Koldo Zabala zinegotziak prentsaurreko batean adierazi duenez, Udalak bere momentuan, Laudioko Hilerriaren erreforma obrak, Arabako Foru Aldundiaren barneko obra txikien plan foralaren barnean sartzea eskatu zuen.
Aurreko urtean, hobekuntza lan hauetako batzuekin hasi ziren, konkretuki, sarbideak hobetzeko obrekin. Azken egun hauetan, obra hauen bigarren fasea hasi da, non ondorengo lanak buru egingo dira:
Alde batetik, pasaleku ezberdineko maldak egokitzea eta hobetzea. Hobekuntza honen bitartez, bai mugikortasun arazoak dituzten pertsonek, zein ibilgailuek, arazo gabe mugitzea espero da.
Bestetik, segurtasuneko plataformadun eskailera bat ipintzea, goialdeko hobietara familiakideak hurbil daitezen.
Lan hauen beste helburuetako bat, eraikinetan dauden ur filtrazioak konpontzea izango litzateke.
Azkenik, estalkietan dauden espazio hutsak kentzekoa, usoek bertan sartzean eragiten dituzten kalteak ekiditzeko.
Obra guzti hauek, Arabako Foru Aldundiaren barneko obra txikien planaren barnean daude, eta hauek aurrera eramateko, guztira 34213ko aurrekontua izango dute. Aurrekontu horren barruan, Foru Aldundiak 1819ko subentzioa jasoko du Udalak. Lan hauek, Hemendik S.L enpresari egokitu zaizko.