Larunbatean egingo den VI. Laudio ziklokrossa aurkeztu dute prentsaurrekoan

Aimar Gutierrez Bidarte 2014ko urr. 29a, 11:16

Datorren azaroaren 1ean Laudioko ziklokros lasterketa egingo dute Ellakuriko zelaietan, txirrindularitza froga horren nondik norakoak azaltzeko prentsaurrekoa egin dute asteartean antolatzaileak diren Laudioar Txirrindularitza elkarteko kideek, haiekin batera Arabako federazioko, udal taldeko eta Spiuk enpresa babeslearen ordezkariak eta Javier Ruiz txirrindularia egon dira.

Datorren azaroaren 1ean Laudioko ziklokrossa ospatuko dute Ellakuriko zelaietan, txirrindularitza froga honen nondik norakoak azaltzeko prentsaurrekoa egin zuten asteartean antolatzaileak diren Laudioar Txirrindularitza elkarteko kideek, haiekin batera Arabako federazioko, udal taldeko eta enpresa babesleetako ordezkariak eta Javier Ruiz txirrindularia egon ziren.

Aurtengoa, Laudioko ziklokrossaren 6. edizioa izango da, 3. edizioa froga Espainiako koparen baitan sartuta dagoenetik. Espainiako koparen parte izanda antolatzaileek asistentzia handia espero dute, euren kalkuluen arabera 300 bat partaide bertaratuko dira. Arreta handiena Javier Ruiz (aurtengo Espainiako txapelduna), Aitor Hernandez, Rocio Gamonal eta Gonzalez ahizpen gain egongo da, azken aldian podium gehien lortu dituzten txirrindulariak.

 5 lasterketa izango dira, goiz osoan zehar luzatuko direnak. M-30, M-40, M-50, M-60, kadete, junior, senior, sub 23 eta elite kategoriak egongo dira ordezkatuta larunbateko frogan. Lasterketak goizeko 9:00tan hasiko dira Master 40, 50 eta 60 kategoriekin.

Zirkuituak ez du aldaketa handirik izango aurreko edizioetakoekin alderatuta: bizikletentzako "box" handiagoa egingo dute horretarako ibilbidea apur bat moldatuz eta atletismo pistetako instalazioak erabiliz hareazko oztopo txiki bat jarriko dute. Antolatzaileen hitzetan aldaketarik handiena iaz egin zuten auzokideen kexak entzun ostean errepidea ez ixtea erabaki zutenean, aurten formula berdinarekin jarraituko dute. Txirrindularien hitzetan zirkuitu gogorra da Laudiokoa batez ere klimatologia aurka dagoenean. Aurten, eguraldia dela eta, nahiko zirkuitu lehorra topatzea espero dute.

Antolatzaileek azpimarratu egin dute lasterketa hau urtez urte indartzen doala eta oso pozik agertu dira honek herrian daukan harrerarekin eta lortu duten babesarekin, lasterketa honen atzean dagoen boluntario taldeari aipamen berezi bat eginez. Udalak eta Spiuk-ek eskertu egin dute urte luzeetan Laudioar TE-k egiten txirrindularitzaren alde egin duen lana.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide