Laudioko azken Udal Osoko Bilkuraren kronika

Erredakzioa 2014ko urr. 28a, 17:46

Laudioko Udalbatzan hainbat gai landu dituzte astelehenean, LOMCE legea, merkatariza-ordutegia, Lamuza Parkea eta Kataluniako burujabetza prozesua besteak beste.

LOMCE legearen inguruko eztabaida jorratutako lehen mozioa izan da. Aiaraldeko Gure Hezkuntza Plataformak Laudio LOMCErik gabeko herria izendatzeko eskaera aurkeztu du.

Bildu eta Omniak babestu dute plataformaren ekimena baina PSE-EE, EAJ eta PPk aurka egin dute.

Laudioko Udalbatzan hainbat gai landu dituzte astelehenean, LOMCE legea, merkatariza-ordutegia, Lamuza Parkea eta Kataluniako burujabetza prozesua besteak beste.

LOMCE legearen inguruko eztabaida jorratutako lehen mozioa izan da. Aiaraldeko Gure Hezkuntza Plataformak Laudio LOMCErik gabeko herria izendatzeko eskaera aurkeztu du.

Bildu eta Omniak babestu dute plataformaren ekimena baina PSE-EE, EAJ eta PPk aurka egin dute.

PSE-EE eta EAJk azaldu dute LOMCE legearen aurka daudela baina plataformak bere testuan jasotzen dituen zenbait ideiarekin ez daudela ados; intsumisioaren aldeko aldarriarekin, adibidez. Sozialista eta jeltzaleen ustez horrek ikasleen etorkizuna arriskuan jarri dezake eta.

Zentzu horretan EAJk beste mozioa aurkeztu du baina PP, Omnia eta Bilduk aurka bozkatu dute. Ondorioz, ez da LOMCE legearen aurkako moziorik onartu.

Merkataritza-ordutegia

Merkatari eta sindikatuek osatutako plataforma batek merkataritza-ordutegiaren liberalizazioaren aurkako mozioa aurkeztu du.

Eusko Jaurlaritzak izendatu ditu Bilboko zenbait auzo etorri turistiko handiko zonaldeak. Horren ondorioz jaiegunetan irekitzeko aukera daukate eta plataforma ez dago horrekin ados, neurriak merkatari txikien eskubideak urratuko dituelakoan.

Bildu eta Omniak aldeko boza eman dute eta gainerako alderdiak abstenitu dira, beraz testua onartu da.

Bildu eta EAJ Kataluniako prozesuaren alde

Bildu eta EAJk Kataluniako burujabetza prozesuaren aldeko testua eraman dute udalbatzara. Kataluniarren erabakitzearen eskubidea babestu nahi izan dute horrekin. Omniak ere aldeko boza eman du eta PP eta PSE-EEk aurka egin dute. Mozioak aurrera egin du.

Lamuza Parkearen aldeko konpromiso ekonomikoak

EAJ, Bildu eta PSE-EEk Arabako Foru Aldundiari Lamuza Parkearen harira konpromiso ekonomiko zehatzak eskatzeko testua adostu dute. Horretaz gain, Biltzar Nagusietan dauden taldeen laguntza ere eskatu dute.

Omniak ekimena babesteko asmoa izan du, baina Nerea Gonzalez zinegotziak udalbatza utzi du Mikel Lasa EAJko bozeramailearekin izandako eztabaidaren ostean. Hori dela eta ez du bozketan parte hartu.

Dena den, EAJ, PSE-EE eta Bilduren bozei esker onartu da mozioa. PPk aurka bozkatu du.

Paula Cuesta zinegotzi popularrak adierazi du Arabako Foru Aldundiak 2015-2016 urteetan 1.998.000 euro gastatuko dituela Lamuza Parkean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide