Gazte Planaren ondorioak ezagutarazi ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2014ko urr. 28a, 08:56

Udalaren ekimen guztietan ikuspegi gaztea txertatzeko tresna da Gazte Plana. Bere helburuak, gazteei zuzendutako jarduera guztiak koordinatzea eta gazteen beharrak ezagutzeko eta hauei erantzuteko baliabideak areagotzea dira. Plana osatzeko prozesuaren erdigunean gazteak izan dira, Udalaren ustez gazte politika erabakitzeko orduan zeresan handia baitute.

2013. urtean hasi ziren plana osatzeko lanak. Metodologiari garrantzi handia eman zaio, oso prozesu parte-hartzailea izanik. Hiru fase egon dira, diagnostikoa, proposamenen fasea eta azkenik, ildo nagusiak zehazteko fasea.

Udalaren ekimen guztietan ikuspegi gaztea txertatzeko tresna da Gazte Plana. Bere helburuak, gazteei zuzendutako jarduera guztiak koordinatzea eta gazteen beharrak ezagutzeko eta hauei erantzuteko balidabideak maximizatzea dira. Plana osatzeko prozesuaren erdigunean gazteak izan dira, Udalaren ustez gazte politika erabakitzeko orduan zeresan handia baidute.

2013 urtean hasi ziren plana osatzeko lanak. Metodologiari garrantzi handia eman zaio, oso prozesu parte-hartzeailea izanik. Hiru fase egon dira, diagnostikoa, proposamenen fasea eta azkenik, ildonagusiak zehazteko fasea.

 

Ildo nagusiak gai bakoitzean

Planan jorratu diren gaiak hurrengoak izan dira: hezkuntza, enplegua, etxebizitza, osasuna, gizarte ekintza, kultura, aisia, kontsumoa, higikortasun jasangarria eta Udala.

Hezkuntza arloan, ikasteko leku berriak sortzea, ikastaro eskaintza zabaltzea  eta dauden behar eta borondateetan oinarritzea dira zehaztutako proposamenak.

Enpleguari dagokionez, hurrengoak nabarmendu dira: gazteentzako lan eskaintzari zuzendutako politikak abiaraztea, beka eta laguntzei buruzko informazioa zabaltzea eta lan poltsen informazioa gazteentzako eskuragarri jartzea.

Etxebizitzaren gaian, Bizigune alokairu programa indartzea eta alokairua konpartitzeko poltsa sortzea dira ikusi diren lehentasunak.

Osasunaren arloan, osasuna jorratzeko proiektua martxan jartzeko beharra jaso da alde batetik eta baita sexu aholkularitza bulego fisiko zein birtual bidez eskaintzeko beharra ere.

Gizarte ekintzaren gaian, genero berdintasuna, sexu identitatea, immigrazioa eta egoera politikoa eta kulturala jorratu dira gazte plana osatzeko orduan. Ondorio nagusiak hurrengoak izan dira: herriko gune ilunak identifikatzea eta arriskua minimizatzeko bitartekoak jartzea, sexu indentitatearekin lotutako aurreiritziak lantzea eta etorri berriekiko eta kultura aniztasunarekiko sentsibilitatea sustatzea.

Kulturaren baitan, kulturaz, euskaraz, partehartzeaz eta asoziazionismoaz aritu izan dira Gazte Planan.  Kultura – espazio berria sortzea, gazte elkarteak eta Udalaren arteko harremana eta koordinazioa indartzea eta elkarteek bete beharreko burokrazioa arintzea eta erraztea proposatu da.

Aisiari dagokionez,  eskaintza zabalagoa sortzea, kirol eskaintzari buruz hausnartzea, kirol azpiegiturak hobetzea eta informazioa modu elektronikoan zabaltzeko bide berriak sortzea jaso dira. 

Kontsumoaren arloan, droga kontsumoari buruzko informazio gehiago jasotzeko beharra jaso da, bulego fisiko edo birtualen bidez .

Higikortasun jasangarriaren gaian,  bidegorri gehiago jartzea eta daudenak txukuntzea, gune ilunak hobetzea eta herria zailtasun fisikoak dituzten pertsonei egokitzea proposatu da.

Udalarekin zuzenean lotutako gaiei dagokionez, burokrazia gutxitzea eta gazte elkartekiko harremana zuzenagoa bihurtzea dira finkatutako helburuak. Gazte elkarteek zein Udalak antolatutako jardueren inguruan informazio gehiago zabaltzea eta gazteek proposatuako ekimenak abiarazteko  bitartekoak jartzea, ere bai. 

Hurrengo urratsa: lau urterako kronograma

Orain, ekimen hauek guztiak 2014 urtetik 2017 urtera joango den kronograma batean kokatuko ditu Udalak, gai bakoitzean duen ahalmenaren arabera epe motzerako edo luzeagorako planifikatuz. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide