"Ez nuen ezagutzen Solastiarrek egiten duen lana eta harrituta geratu naiz"

Erredakzioa 2014ko urr. 28a, 13:06

SUSANA MARTINEZ (Laudio, 1977) "Emakumeak moldeak apurtuz" liburuaren egilea da. Txani Rodriguez idazlearekin batera Solastiar elkartearen ibilbidea jasotzen duen testua sortu du. Horren inguruan mintzatu da.

 

Zein izan da zure ekarpena liburuan?

Nire lana izan da maketazioa, diseinua eta barruko eduki batzuk idaztea.

Nola heldu zitzaizun liburua egiteko ardura?

SUSANA MARTINEZ (Laudio, 1977) "Emakumeak moldeak apurtuz" liburuaren egilea da. Txani Rodriguez idazlearekin batera Solastiar elkartearen ibilbidea jasotzen duen testua sortu du. Horren inguruan mintzatu da.

 

Zein izan da zure ekarpena liburuan?

Nire lana izan da maketazioa, diseinua eta barruko eduki batzuk idaztea.

Nola heldu zitzaizun liburua egiteko ardura?

Lehenengo deia egin zuten Solastiarreko kideek Gasteizera. 20 urteurrenaren harira zerbait argitaratu nahi zuten. Ez zekiten zehazki zer egin edo nola antolatu eta behar zuten lehenengo gauza betikoa zen; dirua.

Orduan dirua eskatu zuten eta ikusi zutenean lortzeko aukera zutela hasi ziren pentsatzen nola jaso ahal zuten haien ibilbidea liburu batean.

Txani Rodriguez Laudioko idazle ospetsua denez berarekin jarri ziren harremanetan eta biok lagunak garenez prestatu genuen aurrekontua.

Solastiarreko emakumeek esan ziguten haientzako berezia izango litzatekeela Laudioko emakumeek idaztea liburua.

Garrantzi handia eman zioten gure aurrekontuari eta horrela hasi zen lana.

Zer egin zenuten orduan?

Hasi ginen aztertzen eta biltzen haien argazkiak. Aurkitu dugu dokumentazio ugari eta haiek oso ondo bildu dute azken urteetan egindakoa.

Hori bai, lehenengo urteak apur bat nahasturik daude. Lan gogorra izan da hori dena antolatzea eta kokatzea gauza bakoitza bere lekuan.

Elkar ezagutzen zineten?

Batzuk bai, nire gurasoen lagunak direlako baina ez nekien zer nolako lana egiten zuten. Eta harrituta geratu naioz.

Alde batetik ez nuelako ezagutzen eta bestetik emakume asko direlako. Laudion bizi dira eta gauza asko egiten dituzte, baina niri bakarrik egiten zitzaidan ezaguna noizbait irakurri dudalako Solastiarrek hitzaldi edo ikastaro bat antolatu duela.

Ez nekien zer egiten zuten eta harrituta geratu naiz.

Nola izan da lan giroa Solastiarreko emakumeekin?

Lehenik eta behin bilera egin genuen jakin zezaten nola antolatu behar genuen guk gure lana. Eta haiek jakiteko nola egiten den liburu bat. Azken finean ez dira argitaletxe bat. Haien lehenengo liburua izan da eta espero dut ez izatea azkena.

Polita geratu da baina haientzat lan gogorra izan da dena batzea. Gure asmoa izan da paperak eta datuak jaso ez ezik haien esperientziak eta izaera ere islatzea liburuan.

Gehienbat haien sentimenduak eta historiak agertzen dira. Liburua ez dago kronologikoki antolaturik.

Pertsonak agertzen dira eta pertsonen bizitzak elkartearen barruan jaso ditugu.

Hori dena egiteko elkarrizketa ugari izan ditugu eta bilduta egon gara askotan.

Eta nolakoa izan da hori?

Oso polita. Ordenagailuekin ez daukate harreman handirik, ezta argazki makinekin, beraz dena zegoen paperean, dena eskaneatu dugu.

Baina oso polita izan da beraiekin bilerak egitea eta haiek dauzkaten asmoekin eta borondatearekin nabaritzen da zer lan mota egiten duten.

Bitxia da beraiek nola aurkezten duten bere elkartea eta ez jakitea benetan zer nolako eraginak eta ondorioak dituen. Eta hori aztertzeko komunikazio asko behar zen.

Pozik geratu zara liburuarekin?

Gauza gehiago jasotzeko aukera egongo litzateke; argazki gehiago lortuz, informazio gehiago eskuratuz...

Baina liburuan agertu dena uste dut elkartearen laburpena dela. Emaitza oso polita da niretzat eta argazkiz beterik dago eta horrek bizkortasuna eta erraztasuna ematen diote irakurleari.

Niri gehien gustatu zaidana izan da beraiekin lan egitea eta haien sentimenduen berri ematea.

Eta ikuspegi horretaz polita da: sentimenduez eta historioz beteta dago. Nabaritzen da ez dela enpresa bat baizik eta gizarteari eta emakumeei bideratutako elkartea.

Pasadizoren bat gogoratzen duzu bereziki?

Askotan haien egoitzan elkartzen ginen eta arratsaldea igarotzen genuen: kafe baten aurrean, beti jartzen ziguten zerbait jateko... gure amatxoekin bezala. Hasten ginen gauza baten inguruan hitz egiten eta bukatzen genuen auskalo zeri buruz mintzatzen.

Horrelakoak izan ditugu arazo eta pasadizo moduan. Finean, elkartean une latzak eta politak bizi izan dituzte.

Adibidez, haientzat une politak izan dira bidaiak. Oporretara ez baitziren inoiz ateratzen. Hemengoak ziren eta hemendik ateratzea zaila zen.

Hala ere bidaia batzuk egin dituzte eta lehen aldiz bidaia egin eta kanpoan lo egin zutenean, hau da, seniderik gabe, bakarrik lagunen artean, haientzat oso berezia izan zen. Normalean ez baitzuten horrelakorik egiten.

Gero haien arteko harremana oso polita da. Adibidez, kide baten senidea hiltzen denean badaukate sistema bat guztiek jakin dezaten egun berean. Beti dago arduradun bat horrelako gauzaren bat gertatzen denean gainerakoak abisatzeko. Deien katea osatzen dute, batek esaten dio beste bati eta horrek hurrengoari. Eta hori ordenagailu eta telefonorik gabe. Baina lortzen dute egun batetik bestera guztiek jakitea nork behar duen laguntza.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide