Bilera deituko dute jaien datak aldatzeko beharra aztertzeko

Erredakzioa 2014ko urr. 25a, 10:14

Laudioko jaien data aldatzeko ordua heldu dela pentsatzen dute zenbait talde antolatzailek. Edo behintzat aztertzeko garaia. Horretarako bilera deituko du Udalak Jaien Batzarrera hurbiltzen diren elkarte, talde eta pertsonek parte hartu dezaten.

Laudioko jaien data aldatzeko ordua heldu dela pentsatzen dute zenbait talde antolatzailek. Edo behintzat aztertzeko garaia. Horretarako bilera deituko du Udalak Jaien Batzarrera hurbiltzen diren elkarte, talde eta pertsonek parte hartu dezaten.

Fontso Larrazabal zinegotziak adierazi du oraindik ez dutela data zehaztu baina eztabaida emango dela aurreratu du. “Ez da udalaren ideia izan. Jaien balorazioa egiteko bileran aurtengo emaitzak oso positiboak izan direla eta jende asko hurbildu dela aipatu zuten hainbat taldek. Eta gehienek ondorioztatu zuten ez zela egon aurreko urteetan baino antolakuntza eta eskaintza askoz hobea. Ezberdintasun garrantzitsuena Bilboko Jaien data aldaketa izan da” azaldu du zinegotziak.

Hori dela eta eztabaida gauzatzeko interesa duten elkarte eta taldeen arteko hitzordua antolatuko du udalak. Jaien Batzarrean ekarpenak egiten dituztenek gonbidapena jasoko dute. Larrazabalek argitu du Udalak ez duela asmorik eztabaidan parte hartzeko, baina eztabaida ahalbidetu nahi duela.

Laudioko jaien daten inguruan zalantzak adierazi dituzte batzuek azken hilabeteetan. Aiaraldea Egunkariak argitaratutako zutabean Txema Urkijok idatzi zuen: “Zaindariaren jaien behin-behinekotasunaren zentzua urtu egin da. Horrekin batera, gure egutegi bereziak arazoak sortzen ditu antolakuntzan zein jaien kontzeptuaren ulerkeran. Luzeegia lehen, zatitua orain... eztabaida berdina da urtero.”

Laudioko EAJk ere jakinarazi zuen eztabaida hori ez duela saihestuko “beti ere modu lasaiean, eraikitzailean, inposaketarik gabe eta pertsona zein gizarte kolektiboen parte hartze zabalarekin egiten baldin bada”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide