Pasa den astean, urriaren 17an, Arabako Diputatu Nagusia, Javier De Andrés eta Laudioko alkatea, Natxo Urkixo bildu ziren Lamuza Parkea eta bere eraikinen etorkizuna erabakitzeko.
1974an Arabako Foru Aldundiak eta Laudioko Udalak hitzarmen bat sinatu zuten, Lamuzako konplexua Diputazioaren eskuetan utziz eta Laudioko Udalari, honen erabilera eta mantenua. Baina, pasa den asteko hitzarmenaren ostean, De Andrés-ek, komunikabideei adierazi zien hitzarmen berri bat idatziko duela Laudioko Udalarekin, baina konpromiso edo aurrekontu konkretu bat hartu gabe, ezta plan zehatzik Lamuza Parkeko eraikinen berreskuratze integrala egiteko.
Hori dela eta, EAJ-PNVko Biltzarkide Taldeak Arabako Diputatu Nagusiari zuzendutako interpelazio bat aurkeztu du, Gobernu Foralak Lamuza Parkeko eraikinen berreskuratze integrala suposatzen duen konpromiso zehatz bat eskuratuko duten argitu dezan eta horrela izanez gero, konpromiso horiek zeintzuk izango ziren adierazteko.