Vidrala enpresako langileek -hau da, bulegotan aritzen direnak- greba egingo dute ostiralean eta goizeko 11:00etan Laudioko Herriko Plazan mobilizatuko dira.
Modu horretan salatu nahi dute pertsona bat kaleratuko dutela hilabete bukaeran. Bere ardurak betetzeko kanpoko enpresa kontratatuko dute, baina lanak pertsona berak egingo du, hau da, kaleratuko dutena. Bitartean bidegabeko-kaleratzea izan dela aitortuz kalte ordain handiena emango dio enpresak kaleratuari.
Langile ordezkariak azaldu du neurri horrekin kanpoko enpresei lana emateko dinamika abiatu duela Vidralak. Berez, udan beste langile bat kaleratu zuten azpikontratatutako enpresa batek bere ardurak bete ditzan.
Beharginek azaldu dute onartezina dela Vidralak norbait botatzea azken urtean izan dituen etekinekin.
Astean zehar protesta gehiago egin dituzte langileek eta bazkaltzeko orduan lantegiaren atarian elkartu dira.