Kategoria ugari eta lehia gogorra azaroaren 1ean egingo den Laudioko IV. Ziklokross Txapelketan

Erredakzioa 2014ko urr. 22a, 10:05

Laudioko VI. Ziklokross Txapelketa egingo da Laudion azaroaren 1ean. Urtero bezala SC Llodiana elkarteak antolatuko du, eta Laudioko udako igerilekuan eta Ellakuri futbol zelai alboko gunean egingo da. Hainbat mailatako probak egingo dira, honako ordutegiekin: 09:00etan masterrak (40, 50 eta 60 urte bitartekoak) , 10:00etan master 30, 11:00etan gizon eta emakume katedeteak, 12:10ean gizonezkoen juniorra, elitea eta emakumezkoen juniorra. Azkenik, 13:15etan eliteak, 23 azpikoak eta gizonezkoen seniorrak lehiatuko dira.

Ibilbide gogorra da Laudiokoa. Laburra den arren gorabehera asko aurkitu ditzakete parte hartzaileek, maila handia eskatzen duen lasterketa da. Aiaraldeko txirrindularien artean bi izen dira aipatzekoak: Julen Latorre amurrioar jubenila sasoian dator pasaden asteburuan MTBko Diario de Navarrako openean irabazi eta gero. Gotzon Martin orozkoarra gizonezkoetan junior mailan arituko da Ponferradako errepideko mundialetik etorri berri.

Ezin ahaztu pasaden urtean Aitor Hernandez-ek lasterketa hau irabazi egin zuela Egoitz Murgoitioaren aurretik. Iazko txirrindulari esanguratsuenen artean Jokin Alberdi, Aitor Hernandez, Aketz Peña, Javi Ruiz de Larrinaga, Rocio Gamonal, Aida Nuño… . Falta izango diren bi garrantzitsu Aitor Murgoitio eta Jonhatan Lastra dira. Lehena erretiratua dago. Bigarrena, berriz, Caja Ruralen amateur taldean dabil.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide