Iñigo Martinez Cerrillo zinegotziak prentsaurreko batean adierazi duenez, habían dira Udalaren Garapen Agentziak sustatutako bi emplegu programak.
Alde batetik, Lorategi, margolaritza eta mantentze tailerrak hasi dira, eta Larraño inguruan etxegintza, basozaintza eta berreskurapen lanetan dihardute. Lan hauetarako, zuzendari batek gidatutako 5 pertsonen talde baten kontratazioa burutu egin da. Langile berri hauek 6 hilabetez aipatutako lanak burutzen arituko dira lanaldi osoan. Programa honen kostua 82538,15 eurokoa da, eta hori aurrera eramateko Lanbidek 62792,15 euroko subentzioa egingo du. Laudioko Udalak beste diru kopurua guztia ipiniko du, 62792,15 euro.
Bestetik, abian den bigarren programak, iharduera berdinak ditu, baina Laudioko berdeguneetan eta Eskola Publikoetan garatu egingo direnak. Kasu honetan, 4 kideko taldea kontratatua izango da, talde buru batekin batera, eta kontratuaren epea, 6 hilabetekoa izango da. Ekimen hau Sartu-ri adjudikatu zaio hau, eta adjudikazioaren kostua 7876,30 eurokoa izan da. Diru kopuru honetatik, lanbidek 52383,80 eta beste guztia, 18492,50 Laudioko Udalak ipiniko du.
Formakuntza Planak
Honez gain, zinegotziak adierazi duenez, Garapen Agentziak 23717 Euro jasoko ditu Arabako Foru Aldunditik bi formakuntza plan garatzeko.
Ikastaro hauek Eskorga, eskorga igogailuak eta garabien erabileraren inguruko formakuntza, eta Sukalde laguntzaile inguruko formakuntza izango dute helburu.
Honez gain, Garapen Agentziak ekintzaileak eta ekintzaile berriak laguntzeko Kontsultoria zerbitzua eskaintzen jarraituko du.