Lamuzako parkearen aferan argazki gutxiago eta errealitate gehiago eskatu dio Udalak De Andresi

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2014ko urr. 20a, 09:45

Arabako Foru Aldundiarekin pasa den astean elkartu ostean Lamuza parkearen egoera bideratzeko prozesuak aurrera egin ez duela salatu du udal gobernu taldeak. Bileran musikaren etxearen egoeraz mintzatu ziren.

Horren harira, AFAko ahaldun nagusia den Javier De Andresek ideia desberdinak plazaratu dituela jakinarazi du udalak. Hala ere, aurreproiekturik ez eta horrekin denbora luzatzen ari direnaren sentsazioa dute Udaletik.

Momentuz 60.000 euroko obra txikia egingo da, eraikinaren hondamendi teknikoa saiheste aldera.

Hala ere, Udalarentzat ez da nahikoa eta herritarrei adarra jotzeari uzteko eta inbertsio bidezko konponbide errealak bilatzeko eskatu diote De Andresi.

“Argazki gutxiago eta errealitate gehiago”, esan diote Ahaldun Nagusiari SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformaren aldarria sinatu izanaren aurrean. Zentzu horretan, 2011n onartutako 3 milioi euroko kreditua, eta gerora ukatu zena, gogora ekarri dute.

Udalaren ustez AFAtik proiektu bat proposatu behar dute, ondoren Udalarekin berarekin eta parkearen aferan lanean dauden eragile sozialekin eztabaidatzeko.
Gainera, Udalaren esku dauden eraikinetan inbertsioak egin direla defendatu dute, baita kultur etxearen gehiengoa egunerokotasunean martxan dagoela aipatu ere, besteak beste eraikin nagusian milioi bat euroko inbertsioa egiteari esker.

Hitzarmena

Bestalde, Arabako Foru Aldundiak eta Laudioko Udalak parkearen inguruko hitzarmena berrituko dutela adierazi dute. Baina ez dute eperik zehaztu horretarako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide