Jarduera fisiko egokituen ekintza programa berritu du Udalak

Laudioko Udaleko Gizarte, Ongizate eta Lankidetza arloak jarduera fisiko egokituen programa berritu du 2014/2015 ikasturterako. Zuzenak fundazioa arduratuko da zerbitzua emateaz 56.333 eurotako aurrekontuarekin.

Laudioko Udaleko Gizarte, Ongizate eta Lankidetza arloak jarduera fisiko egokituen programa berritu du 2014/2015 ikasturterako. Zuzenak fundazioa arduratuko da zerbitzua emateaz 56.333 eurotako aurrekontuarekin.

Hiru eskaintza ezberdin biltzen ditu programak: desgaitasun fisikoak, fibromialgia edo neke kroniko sindromea dutenentzako gimnastika egokitu taldeak,  igeriketa programatan aritzeko desgaitasunak dituzten adin txikikoei erantzuteko programa eta, azkenik, esklerosi anizkoitza eta alboko esklerosi  amiotrofikoa duten pertsonei igeriketan aritzea ahalbidetzen dien programa.

Izena emateko baldintzak

Programatan parte hartzeko baldintzei dagokienez, gimnastika egokituan parte hartzeko Arabako Gizarte Ongizaterako Erakundearen mugikortasun baremoak emandako zazpi puntu izan behar dituzte interesdunek, fibromialgia eta neke kroniko sindromedunek berriz diagnostikoa egiaztatu beharko dute. Adin txikikoen kasuan 6 eta 16 urte bitartekoak izan beharko dira eta gutxienez %45eko desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsoriala izan beharko dute. Esklerosi kausetan azkenik diagnostikoa eta %65eko desgaitasuna egiaztatu beharko dute.

1998an lehen gimnastika egokitu programa abiatu zuenetik herriko kolektibo ezberdinen beharrei erantzuteko ekintzekin osatuz joan da programa, fibromialgia eta neke kroniko sindromea 2005ean, desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialik duten adin txikikoen arreta 2006an eta esklerosi anizkoitza eta alboko amiotrofikoa duten pertsonena 2013an.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide