Gometegui enpresak aurkeztutako espedientea bertan behera geratu da eta zuzendaritzak hurrengo astelehenean azalduko dio langileei zein izango diren hartuko dituen erabakiak.
Enpresak lekuz aldatu nahi zuen ekoizpena eta besteak beste 20 langile baino gehiago Poloniara bidali nahi zituen. Hala ere, akordio batera heltzeko epea agortu dela ikusirik, zuzendaritzak atzera bota du proposamena. Langileak ez zeuden prest beste herrialde batera joateko eta ondorioz mobilizazioak egin dituzte.
Sindikatuek uste dute garaipena dela espedientea aurrera ez egitea baina enpresaren hurrengo erabakien zain daude. Eguerdian jakinaraziko dute langile ordezkariek zein den haien balorazioa.
Momentuz, Gometeguiko langileek mobilizazioekin jarraituko dute eta gaur ere kalera aterako dira.
Haiek egindako balorazioarekin eguneratuko du aiaraldea.com-ek albistea.