EAJk zergen inguruan daukan proposamena azaldu du

Erredakzioa 2014ko urr. 16a, 15:05

Udalak dirua biltzeko dauzkan tresnen inguruan adierazpenak egin ditu Laudioko EAJk. Hasteko, OHZ bere horretan mantentzea proposatu du, igoera egin gabe. Bilduk asmo hori adierazi duenez OHZ igo ostean, hauteskundeei lotutako neurria dela salatu dute jeltzaleek.

Bestalde, Kontsumorako Prezioen Indizearen araberako Tasa eta Zergen eguneratzea eskatu du EAJk. Aurtengo KPI negatiboa izan denez beherapena suposatuko luke horrek. Hala ere, KPI positiboa izango balitz, EAJk izoztea babestuko luke, batik-bat igoera saihesteko.

Udalak dirua biltzeko dauzkan tresnen inguruan adierazpenak egin ditu Laudioko EAJk. Hasteko, OHZ bere horretan mantentzea proposatu du, igoera egin gabe. Bilduk asmo hori adierazi duenez OHZ igo ostean, hauteskundeei lotutako neurria dela salatu dute jeltzaleek.

Bestalde, Kontsumorako Prezioen Indizearen araberako Tasa eta Zergen eguneratzea eskatu du EAJk. Aurtengo KPI negatiboa izan denez beherapena suposatuko luke horrek. Hala ere, KPI positiboa izango balitz, EAJk izoztea babestuko luke, batik-bat igoera saihesteko.

Bukatzeko, 9. ordenantza fiskalari eta Kultur Etxean eskaintzan diren ikastaroei dagokionez hurrengo proposatu du EAJk:

“A.- Ikastaroen asistentziaren araberako zatikako ordainketa epea.

B.- Hurrengo honetan laburbiltzen ditugun kolektibo eta herritarrentzako, gizarte Kultur Zerbitzuetako Sailek antolatutako ikastaroetako hobari atala proposatzen dugu:

1.- Ikastaroa hasiko den egunean kontatzen hasita, gutxienez Laudion bi urtez erroldatuta daudela ziurtatzen duten ikasleei, ofizioz %40ko beherapena eskainiko zaie.

2.- 1 puntuan ezarritakoa betetzen duten ikasleek, familia ugariko titulua duen familia unitate bateko kide direla eta familia osoa Laudio udalerrian erroldatuta dagoela erakusten dutenean, ondoriozko tasen %10eko beherapena ezarriko da.

Matrikula egiteko momentuan, ezinbestekoa izango da, familia ugariko tituluaren edo agiriaren fotokopia aurkeztea.

3.- 1 puntua betetzen duten ikasleen kasuetan, ikaslea langabetua dela egiaztatzen denenean, ondoriozko tasen %10eko beherapena ezarriko da. Horretarako, matrikula betetzeko momentuan ezinbestekoa izango da langabezi txartela aurkeztea.

4.- 1 puntua betetzen duten ikasleen kasuetan, ikastaroa hasi baino lehen 65 urte edo gehiago bete dituela egiaztatzen denean, ondoriozko tasaren %10eko beherapena egingo da.

5.- 1 puntua betetzen duten ikasleek gainera, alargun delako baldintza betetzen dutela egiaztatzen duten kasuetan – familia liburua aurkeztuta eta dagokion Ogasun saileko ziurtagiriarekin, alargun pentsioa bere diru iturri bakarra eta Gutxieneko Soldata Interprofesionalak 2014rako markatutako 9.034,20€ak baino gutxiago irabaztea (645,30 euroko 14 ordainketa epetan)-, ondoriozko tasari %20ko beherapena egingo zaio. Zenbateko hori, kasu hauetan modu berean aplikatuko da, beti ere jakinda, aberastasun mailaren erreferentzia estatistikoa ezartzeko, urtero eguneratuko beharko dela.

6.- Aurreko puntuetan aurreikusitako ordenantza honetako hobariak ezingo dira pilatu. Bat-etortze kasuetan, erabiltzaileentzako onuragarria dena ezarriko da.”

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide