Garbiketa zerbitzuaren lan-poltsan dauden hiru pertsonak haien egoera salatu dute ohar baten bitartez. Langileen arabera, 2010ean egin zuten oposaketa lan-poltsan egoteko eta proba horietan hizkuntza eskakizuna aintzat hartu arren ez zen derrigorrezkoa. Giza baliabide-antolamendu plan estrategikoa onartu ostean, ordea, 1. hizkuntza eskakizuna beharrezkoa bihurtu da udalean lan egiteko postu horietan.
Zerrendan dauden 3 pertsona horiek salatu dute ez dutela 1º hezkuntza eskakizuna eta ondorioz lan-poltsatik kanpoan geratu direla. Hori dela eta helegitea jarri dute. Omniako Zerbitzu Juridikoa eta ELAren bitartez. Aurreratu dutenez helegitea hurrengo udalbatzan landuko da, bertan erabakiko baita onartuko duten edo ez.
Langileetako baten ustez ez da legezkoa lanpostu horretan hizkuntza eskakizuna egitea. Udal iturriek, ordea, legala dela adierazi dute, eta hizkuntza eskakizun baxuena eskatu dutela.
Giza baliabide-antolamendu plan estrategikoa
Ekainaren 2an onartu zuen Laudioko udalbatzak Giza baliabide-antolamendu plan estrategikoa. Sindikatuen eta udalaren arteko akordioa Bildu eta PP alderdiek babestu zuten eta EAJ eta PSE-EEk aurka bozkatu zuten bitartean Omnia abstenitu zen.