Fedeafes-ek, buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak, urriaren 18an Laudion jaialdia egingo du, “Pentsaerak irekiz, estigmak itxiz” lelopean, Buru Osasunaren Munduko Eguna ospatzeko. Jardunaldi hau, gizarteari irekita dago eta besteak beste umeentzako jarduerak, kirol ekintzak, musika emanaldiak, standak eta pintxo-potea egongo dira.
Aurten, Asasam-ek bere gain hartu du buru osasunaren aldeko euskal festaren antolaketa, eta hiru lurraldeetako hainbat erakunde izango ditu gonbidatu. Ekitaldiak goizeko 11:00etan Aldai plazan hasiko dira, erakundeetako eta elkarteetako ordezkarien adierazpenekin. Radio LLodio-ko Irate Estrada kazetariak inaugurazio ekitaldia aurkeztuko du eta Azeritopo Trikitixa Taldearen musikak jaia girotuko du.
11:30etan Arloteak emanaldia eskainiko dute plazan bertan. Gainera, 14:00ak arte, buru osasunari buruzko informazio standak egongo dira, baita Euskadiko buru gaixotasuna duten pertsonek egindako eskulanen erakusketa eta salmenta postuak ere. Sabela betetzeko aukera izango dute ere bertaratutakoek, txorizo eta odolki pintxo-potean. DJ Victor arduratuko da musika-giroaz, eta etxeko txikiek Kirikiño Taldeak antolatutako jokoetan parte hartu ahal izango dute. Horrez gain, futbito partida jokatuko da eta Txato Nuñez Athletic Club-eko jokalari ohiak egingo ditu arbitro lanak.
Fedefesen barne dauden elkarteek bideoen proiekzioak emango dituzte plazan eta Asasamek bere 25. urteurrena ospatzeko antolatu duen buru osasunaren aldeko argazki lehiaketako lan onenen erakusketa ere egongo da ikusgai. Eguerdian berriz, elkarteetako erabiltzaile, senide eta bazkideak Urduñako bainuetxe-hotelera joango dira elkarrekin bazkaltzera.
Fedefesen barne daude elkarteen eskakizuna
Horregatik, buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak, pertsona hauen lan munduko egoera finkatzea eskatzen du, lana buru gaixotasuna duten pertsonen bizitza normalizatzen laguntzen duelako.
Izan ere, elkarte-mugimenduaren eskaera garrantzitsuenetarikoa da, halaber, “pertsonak euren gertuko ingurunean barneratzea helburu duen esku-hartze eredu komunitarioa” barneratzea. “Pertsona horiek euren komunitatean bizi eta gara daitezen bultzatzeko, ezinbestekoa da baliabideetan eta laguntzetan inbertitzea”, adierazi du Fededesen presidenteak. Eredu horrek besteak beste, gaixotasuna normalizatzeko mesedegarria da, gizarteak beste eritasunen moduan ikus dezan. Gainera, esku-hartze eredu hori errekuperazioarentzat onuragarria da baita, gastu publikoak txikiagotzeko; partida garestienak asko murriztuko lirateke, ospitaleratze eta larrialdiak kasu.