Natxo Urkixo alkateak prentsaurreko batean adierazi duenez, urriaren 16ean, osteguna, Laudioko Udalak Arabako Ahaldun Nagusiarekin bilera bat izango du. Bilera honen helburu nagusia, Arabako Foru Aldundiak, Lamuzako Parkearen Musika-Etxerako prestatu duen proiektuaren nondik-norakoak ezagutzea izango da.
Alkateak adierazi duenez, proiektuaren ezaugarriak ezagutzeaz gain, Laudioko udalak proiektuaren inguruan dituen ideiak helarazi nahi dizkio. Ideia hauen artean, Udalak eraikin honek zeukan erabilera kulturala berrezkuratzea da. Honetaz gain, Udalak, proiektu hau Lamuza Parke osoko eraikinen konponketa bat abiarazteko lehenengo urrats bat izatea espero duela adieraziko dio Aldundiaren ordezkariei. Bilera honen aurretik, Alkateak, SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformakoekin biltzeko asmoa du, plataforma honen ideiak jaso eta bilerara eramateko.
Parkean burutuko diren obrekin bukatzeko, Urkixok 2015ean Aldaikoerrekaren obrak hasiko direla gogorarazi du.