Saltokietan euskara sustatzeko kanpainei esker erabilera igo dela uste du merkatarien %73ak

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2014ko urr. 13a, 09:19

Laudioko Udalak merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-enpresetan euskara sustatzeko planaren balantzea egin berri du. 140 merkatari baino gehiagok parte hartzen dute Euskara Planean eta hartutako konpromiso mailaren arabera (basikoa, erdi-mailakoa edo goi-mailakoa) bereizgarria dute erakusleihoan.

Laudioko Udalak merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-enpresetan euskara sustatzeko planaren balantzea egin berri du. 140 merkatari baino gehiagok parte hartzen dute Euskara Planean eta hartutako konpromiso mailaren arabera (basikoa, erdi-mailakoa edo goi-mailakoa) bereizgarria dute erakusleihoan.

Planaren baitan, Dendaketan izeneko euskara ikastaroa eskaini zitzaien merkatariei urtarrila eta maiatza artean. 8 pertsonek parte hartu zuten eta ikastaroaren inguruko iritzi ona eman zuten, ordutegi aukera zabalagoa eta ikastordu gehiago eskatuz. Udalak ikastaro horren edizio berria egiteko asmoa du.

Planak promozio kanpaina desberdinak hartu ditu barne, hasierakoa martxoa eta apirila artean gauzatu eta Dolumin Barikuko Azokan egindako zozketa batekin bukatu zen, 78 saltokik parte hartu zuten horretan.

"Nirekin euskaraz" ekimena

Bigarren kanpaina udan hasi zen, Euskara Planean parte hartzen zuten denda eta tabernak identifikatzea eta langile euskaldunak ezagutzera ematea zuen helburu.

Langileen argazkia eta "Nirekin euskaraz" mezua zuten metakrilatozko bereizgarri batzuen bidez langile euskaldunak identifikatu ziren. Kanpaina horrek jarraipena izango du eta denda eta taberna gehiago gehitzen diren heinean bereizgarri gehiago banatuko dira.

Ekimen horietan parte hartu duen dendarien %73k uste du kanpainei esker bere saltokian euskararen erabilera igo dela.

Hurrengo urratsak

Udal arduradunek jakitera eman dutenez, udazkenean segimendu bisitak egingo zaizkie merkatariei, haien konpromiso maila baloratu eta berriztatzeko aukera aztertzeko. Era berean, udalak ematen dizkien zerbitzuen inguruan haien iritzia jasoko da.

Aurretik egindako galdetegien arabera, parte hartzen duten dendarien %98 prest dago bere konpromisoa berriztatzeko eta %97 kanpaina berrietan parte hartzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide