Nomeolvides Laudioko elkarteak, bere lanarekin jarraitzen du bitartekoak ez dituzten Laudioko familiak laguntzeko. Horretarako, elikagai bilketa deitu du urriaren 10 eta 11an. Bilketa, parte hartu nahi duten guztientzat zabalik egongo da eta, era berean elkartearekin kolaboratzea animatzen dute jendea, elikagaiak biltzen, sailkatzen eta banatzen.
Bilketa ostiral eta larunbat osoan zehar egingo da ordutegi komertzialean, goizeko 9:00etatik gaueko 21:00ak arte, Zumalakarregiko Eroskian, Lamuza plazako Eroski City-an eta Zumalakarregiko Berriak supermerkatuetan. Egun horietan boluntario izan nahi duten pertsonek abnomeolvides@gmail.com korreoaren bidez edo 622668337 telefonoan elkartearekin harremanetan jarri ahalko dira.
Kasu horretan deialdi berezia egin dute elikagai ezberdinak jasotzeko asmoarekin, besteak beste: denboraldi luzeko esne-hautsak eta jogurtak, arrain kontserbak eta barazkiak (tomateak, lekak…), pasta, zopa, egoskariak, haragi salda, olioa, azukrea, kakaoa eta txokolatea haurren elikadura osatzeko, galletak, etxea garbitzeko produktuak eta ontziteriarentzako eta arroparako xaboia, eta higiene pertsonalerako produktuak.
Bestalde, kanpainaren beste elementu berria izango da bilketa burutuko den supermerkatuetan egongo diren 10 euroko bonoak. Bono bakoitza jostailu baten truke aldatuko da, Gabonetan bitartekorik gabeko familien adingabekoen artean banatzeko.
Gainera, Nomeolvides elkarteko langileak peto urdina jantzita izango dute eta supermerkatu bakoitzean kutxak egongo dira elikagaiak uzteko; gero, Laudioko familien artean banatzeko.