Ostegunean Sorladan -Nafarroa- hildako hiru pertsonen elizkizunak egin dira Laudioko Done Petri elizan, arratsaldeko 17:30ean.
Zendutako hiru pertsonak Mercedes Hernandez Cabello, Esther Hernandez Cabello eta Lander Modrego izan ziren. Lander Modregok 20 urte zituen eta EHUko ikaslea zen, emakumeak gaztearen amona eta bere ahizpa ziren.
Istripua Mues eta Los Arcos izan zen arratsaldeko 17:15ean Laudio eta Tarazona arteko ibilbidea egiten ari zirelarik gertatu zen, 10. kilometroan. Lander Modregok gidatzen zuen autoa kamioi baten aurka jo zuen. Kolpearen ondorioz autoak kamioiaren azpian bukatu zuen eta bi ibilgailuak erre ziren.
Polizia istripuaren arrazoiak ikertzen ari da, hala ere adierazi dute gertakaria eman zenean euria ari zuela.