Solastiar Elkarteak bere 20. urteurrena ospatzeko programa abiatu du

Laudioko Solastiar elkarteak bete berri duen 20. urteurrena ospatzeko ekintza programa prestatu du. Ekitaldiak azaroaren 9a bitartean  garatuko dituzte. Berton, besteak beste, antzerki emanaldiak, hitzaldiak eta erakusketak bildu dituzte.

Laudioko Solastiar elkarteak bete berri duen 20. urteurrena ospatzeko ekintza programa prestatu du. Ekitaldiak azaroaren 9a bitartean  garatuko dituzte. Berton, besteak beste, antzerki emanaldiak, hitzaldiak eta erakusketak bildu dituzte.


Solastiar Elkartea 1994 urtean sortu zen eta ehun bazkidetik gora biltzen dira egun elkartean. Bere helburu nagusia emakumeek gidatutako eta  emakumeentzat sortutako ekintza eta ekimen soziokulturalak garatzea eta bultzatzea da. Xede horrekin emakumeen elkarrekiko sostengu sareak eta aukera berdintasunaren sustapenean oinarritzen diren ekintzak bultzatzen dituzte.


EGITARAUA

Urriak 10.Kafe Teatro emanaldia
“Mujeres rompiendo moldes”  Oihala Zabaltzen taldearen eskutik.
1. emanaldia 18:30ean, 2. Emanaldia 19:30ean. Kultura Etxeko 3. Gelan (butaka aretoan).
Etxeko andre eta gizonen nazioarteko eguna ospatzeko ekitaldia.


Urriak 17. Antzerkia
“Dos mujeres cuentan” antzezlana.
18:30ean Udal Lanbide Heziketa Eskolako zinema aretoan.


Urriaren 21etik 24ra. Erakusketa
18:00etatik 20:30era Kultura Etxeko Larraño gelan
Elkarteak betetako 20 urteetan zehar bertoko partaideek egindako eskulanen erakusketa.


Urriak 21. Mahai-inguru eta hitzaldia
16:30etan Kultura etxean.
“Gure elkartea,  historia eta lorpenak”  mahai-ingurua, Isabel Arostegi psikologoa moderatzaile bezala arituko da eta elkarteko lehen presidente izandako Mari Gomez Solastiar Elkartearen izenean hartuko du parte.
“Mujeres y Espacios, la Participación Social y el Ejercicio de la Ciudadanía” Hitzaldia Vanina Vazquezen eskutik,  psikologo eta generoan aditua.

Urriak 25. Meza, bazkaria eta dantzaldia
12:00etan San Pedro elizan. Zendu diren bazkide guztien oroimenezko meza.
14:00etan bazkaria Amurrioko Arenalde jatetxean (13:30ean institutu aurretik abiatuko da bertora joateko autobusa).  Bazkalondoan dantzaldia hasiko da.


Urriak 29. Mahai-ingurua
“De lo que esta bien, a lo que a mi me va bien” gaia jorratuko du Isabel Arostegi psikologoak.
16:30ean Kultura Etxean.


Azaroak 9. Kontzertua
Laudioko Andere abesbatza eta San Roke Musika Elkarteak eskainitako emanaldia
19:00etan San Pedro elizan.
Solastiar eta Avillo elkarteen 20. urteurrena ospatzeko ekitaldia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide