Zuzen programa, 2010az geroztik, udalak eskaintzen duen zerbitzua da. Programa honek, nerabeen gizarte integrazioa bultzatzea du helburu, kanpo interbentzioaren programen bitartez.
2010ean sortu zen programa hau, eskola zein familien beharrei aurre egiteko. Zerbitzu honen bitartez, nerabezaroak eragiten dituen arriskuei aurre egiten zaie, orientazio, balorazio eta interbentzio laburreko zerbitzuak eskainiz.
Zerbitzu hau, Laudioko Heziketa zentruetan matrikulatuta dauden 12 eta 21 urte bitarteko gazteei eta gazte hauen familiei eskainita dago.
Zuzen programak eskaintzen dituen zerbitzuen artean ondorengoak aurkitzen ditugu; Adituen orientazioa, familiaren egoeraren balorapena (familia eta ikastetxeetako profesionalen koordinakuntzarekin), eta Irusta programan parte hartzea taldekako zein banakako interbentzioa jasotzeko.
Zuzen programak bere zerbitzuak eskaini egingo ditu udaletxean, astelehen guztietan 16etatik 20etara, eta hilabeteko lehendabiziko astelehen guztietan 10etatik 12ak arte.