Azken aldiko boladan, Laudioko Udalak Arabako Foru Aldundiko “Lanak” sailarekin hainbat elkarrizketa izan ditu, Udalaren esku dagoen Etxebarri baserriaren egoerari irteera emateko asmoz.
Elkarrizketa hauetako azkena, Udalaren ordezkarien eta Aldundiaren teknikarien artean, Goikoplazan kokaturik dagoen baserrian ospatu zen. Bilera hartan, Aldundiko adituek, konpontze zientifikoan oinarritutako konponketa proiektu bat prestatzea aholkatu zioten Udalari. Konpontze Zientifikoa, prozesu eraikitzaile bat da, non kontserbazioak eta eraikinaren elementu tipologiko, formal eta estrukturalen errespetuak nagusitasuna izan behar du. Proiektu honen bitartez, eraikin hau salbatzeko beharrezkoak diren konpontze lanetarako dirulaguntzak jaso beharko lituzke udalak, Aldundi eta Eusko Jaurlariltzatik.
Etxebarri baserria, XVI. Mendeko ondare.
2009an eraikinean izan zen sutearen ondorioz, adituen atentzioa deitu zuen margo polikromatu batzuk agertu ziren baserrian. Foru Aldundiko eta EHUko aditu talde batek polikromia horiek ikertu zituen. Laudioko baserrian egindako ikerketek, Etxebarriko margoak Agiñigako Elizaren alboko kapera bateko margoekin harremana erlazionatu dituzte. Agiñigako elizaz gain, azkenaldiko ikerketa batek, Izoriako Ibarra baserrian agertutako margoekin ere lotu ditu. Guzti honen bitartez, margo hauek XVI. mendean eginak izan zirela ondoriozta daiteke. Baserri hau, Eusko Jaurlariltzaren ondare legearen bitartez babestuta dago.
Baserriak duen garrantzi artistikoarengatik, eta gaur egun daukan egoerak bultzatuta, Udalak lehenbait lehen proiektua abiaraztea komeni dela uste du. Proiektu hori aurrera eramateko horretarako dirua aurreratzeko asmoa du. Proiektu hori gauzatu ondoren, proiektu horretarako dirulaguntza eskatu egingo zaio Eusko Jaurlariltzari.
Proiektua bai Aldundiko, zein Jaurlariltzako ondare teknikariei egitea egokitu egingo zaie. Bertan konpontze lanen kostuak eta epeak zehaztu egingo dira. Behin proiektua burututa, Udalak Foru Aldundia eta Eusko Jaurlariltzari konpontze lanekin hastea eskatuko die, udalak berak, baita ere, konpontze lan hauetan bete beharrekoa egingo duelarik.