Espainiar ikurraren auzia “erabili” izana egotzi dio EAJk Bilduri

Erredakzioa 2014ko ira. 30a, 11:54

Espainiar ikurraren auzia presente egon zen atzoko (astelehena) Laudioko Udal Osoko bilkuran. Administrazioarekiko auzi-prozesu epaitegiak espainiar ikurra udaletxeko balkoian jartzeko agindu zion Natxo Urkixo alkateari (orain arte udaletxeko teilatuan egon da jarrita, ikurriñarekin batera).

Espainiar ikurraren auzia presente egon zen atzoko (astelehena) Laudioko Udal Osoko bilkuran. Administrazioarekiko auzi-prozesu epaitegiak espainiar ikurra udaletxeko balkoian jartzeko agindu zion Natxo Urkixo alkateari (orain arte udaletxeko teilatuan egon da jarrita, ikurriñarekin batera).

Hori salatzeko bando bat atera zuen udal-gobernuak, eta bando horren kostuaren inguruan galdetu zuen PSE-EEko Txaro Sarasua zinegotziak. EAJko Mikel Lasak, bere aldetik, auzia “erabili” izana egotzi zion Bilduren gobernu taldeari. Aurreko lege-agintaldian EAJren gobernuari espainiar ikurra teilatuan jartzeagatik “espainiar” deitu ziotela ekarri zuen gogora Lasak. Hala, “koherentziaz” jokatzeko eskatu zion Bilduri.

Bilduk, bere aldetik, auzia erabili izana ukatu zuen, eta gogorarazi zuen epaitegiak zuzenean eskatzen ziola alkateari espainiar ikurra balkoian jartzeko, isun baten mehatxupean. Bandoaren kostuaren harira, berriz, Natxo Urkixok adierazi du "bandoaren fotokopietan" datzala kostu hori, eta gero banaketa udalak jada kontratatuak dituen zerbitzuen bidez gauzatzen dela. 

Ehundaka pertsona ikurriñari babesa ematen

Larunbat eguerdian 200dik gora herritar bildu ziren Herriko Plazan epailearen aginduaren aurka. Udaletxeko balkoitik ikurriña erraldoi bat eskegi zuten eta inguruan jarri ziren argazki bat egiteko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide