Deialdian jasotakoari jarraiki, bekak ordaintzerakoan %12 inguruko murrizketa egin behar izan zen, eskaera guztietarako diru nahikorik ez baitzegoen
Hala ere, diru-gabezia euskara ikasteko oztopo izan ez dadin, hartutako konpromisoa bere osotasunean betetzea erabaki du gobernu taldeak. Horretarako diru-laguntzen plan estrategikoa egokitu du eta diru nahikoz hornitu da beken diru-saila, deialdia egokitu eta onartu da beken bigarren ordainketa burutzea. 165 izango dira ordainketa hori eskuratuko duten ikasleak eta denetarako gastua 4.969,38 eurokoa izango da.
Amaitzeko, gogora ekarri behar da hil oso honetan irekita dagoela euskaltegietan matrikulatzeko epea eta, datorren ikasturte honetan ere, udalak beken bitartez lagunduko duela euskara ikasteko.