Laudioberri enpresa da denbora luzez erabili gabe izan den gune horren jabea. Enpresak bertan eraikuntzarik egiten ez duen bitartean, erabilera publikoa izan dezan uztailean Udalarekin akordio batera iritsi eta orubea utzi zion.
Udalak eta Laudioberrik egindako akordioaren arabera, enpresaren eskuetan geratzen zen bertan zegoen horma botatzea eta gunea garbitzea. Laudioko Udalak, bere aldetik, 50.000 euroko aurrekontua du orubea aisialdirako gune bihurtzeko. Lorategiak eta eserlekuak jarriko dira, hiri-altzari eramangarriak aukeratuz etorkizunean herriko beste gune batzuetan erabili ahal izateko.
Alberto Acero plazatik gertuen dagoen zatia da asialdirako gune erabiliko dena, Nerbioi kaletik hurbilen dagoena, aldiz, itxi egingo da.
Garbiketa lanak datozen egunetan bukatuko ditu Laudioberrik. Jarraian Udalak hainbat enpresarekin harremanetan jarriko da aisialdi gune berria eraikitzeko aurrekontua eskatu eta proiektua abiarazteko.