Poloniara joateko baldintzak zehaztu ditu Gometegui enpresako zuzendaritzak

Aitor Aspuru Saez 2014ko ira. 25a, 08:46

Gometeguiko zuzendaritzak enplegua erregulatzeko espedientea formalki aurkeztu die langileei, eta hauek azaldu dute hasierako baldintzak baino okerragoak direla espedientean jasotakoak.

Gometeguiko zuzendaritzak enplegua erregulatzeko espedientea formalki aurkeztu die langileei, eta hauek azaldu dute hasierako baldintzak baino okerragoak direla espedientean jasotakoak.

Horrela, Polonian aritu beharko diren pertsonek hurrengo plusak izango dituzte: hilero 150 euro lekuz aldatzeagatik eta 125 euro dieta gisa.
Horretaz gainera enpresa urtero etxera hurbiltzeko bi bidaia ordaintzeko prest dago. Langileen ordezkariek adierazi dute hasiera batean 4 bidaia ordaintzeko eskaintza egin zuela enpresak. Aipatutako baldintzak bi urtez egongo lirateke indarrean eta horren ostean urtero negoziatuko lirateke.
Bestalde, zuzendaritzak Polonian lan egiteko 30 langile hautatu ditu dagoeneko eta zerrenda helarazi dio enpresa batzordeari.

Hala ere, zuzendaritzak ez du ofizialki momentuz espedientea erregistratu administrazioan eta ondorioz langile ordezkariek ez dute ezer negoziatuko hori egin arte. Haien susmoa baita Poloniako afera kaleratze merkeak lortzeko modua dela. Bitartean lanuzteekin jarraituko dute langileek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide