Udal-hauteskundeetarako zerrenda burua hautatuko du OMNIAk datorren astean

Txabi Alvarado Bañares 2014ko ira. 26a, 13:30

Urriaren 4a. Hori da Laudioko OMNIA udal-talde politikoak hautatu duen data datozen hauteskundeetan zerrendaburu nor aurkeztuko duen erabakitzeko. 11:00etan izango da zita, Kultur Etxeko Arraño aretoan eta parte hartzea laudioar orori zabaldua dagoela azaldu dute talde politikoko kideek. Asanblada horretan OMNIAk orain arte egindako ibilbidea errepasatu eta etorkizunera begirako ildoak zehaztuko dituzte.

Gaur ere, asanblada

Urriaren 4a. Hori da Laudioko OMNIA udal-talde politikoak hautatu duen data datozen hauteskundeetan zerrendaburu nor aurkeztuko duen erabakitzeko. 11:00etan izango da zita, Kultur Etxeko Arraño aretoan eta parte hartzea laudioar orori zabaldua dagoela azaldu dute talde politikoko kideek. Asanblada horretan OMNIAk orain arte egindako ibilbidea errepasatu eta etorkizunera begirako ildoak zehaztuko dituzte.

Gaur ere, asanblada

Urriaren 4koa ez da izango OMNIAk deituko duen asanblada bakarra. Gaur (irailak 26) beste asanblada bat deitu baitute euren egoitzan (Lateorro auzoko Oketa 12n), 19:00etan. Urriaren 10ean, berriz, parte hartze plataforma aurkeztuko dute, 18:30etan. Plataforma hori nola erabili ikasi ahalko du bertaratzen denak. 

Hizkuntza profilei buruzko hitzaldia, urriaren 3an

Hortaz gain, talde politikoko kideek hizkuntza profilei buruzko hitzaldi bat prestatu dute datorren urriaren 3rako. Hitzaldiaren lehen zatia euskal administrazioan egin den hizkuntza profilen erabileraren ingurukoa izango da, eta Joseba Arroitak eskainiko du. Bizkaiko Foru Aldundiko Laguntza Juridikoko Zerbitzuaren eta Tokiko Administrazioaren buru izandakoa da Arroita. Ondoren OMNIAko zinegotzia den Nerea Gonzalezek hartuko du hitza, herriko hizkuntza profilen problematikaren inguruan mintzatzeko. 18:30etan izango da zita. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide