Jaietako antolakuntza eredua kritikatu du EAJk

Erredakzioa 2014ko ira. 26a, 14:00

Laudioko EAJk jaien inguruan hausnartzeko beharra adierazi du. Batetik, San Roke festetako egitaraua Bilduren gobernu taldeak "aurretiaz Arloko Batzorde informatiboetan, oposizioko talde politikoekin landu gabe eta Jaien Herri Asanblada irekia baino lehen" diseinatu zuela salatu dute. Egitaraua aurrez diseinatua izan dutelakoan, borondate politiko falta egotzi diote jeltzaleek EH Bildu koalizioari. Bestetik, aisialdi eskaintzan adinarekiko desorekak egon direla azpimarratu dute: "Batez ere herriko bi sektoreengan: edadetuengan eta haurrengan".

Laudioko EAJk jaien inguruan hausnartzeko beharra adierazi du. Batetik, San Roke festetako egitaraua Bilduren gobernu taldeak "aurretiaz Arloko Batzorde informatiboetan, oposizioko talde politikoekin landu gabe eta Jaien Herri Asanblada irekia baino lehen" diseinatu zuela salatu dute. Egitaraua aurrez diseinatua izan dutelakoan, borondate politiko falta egotzi diote jeltzaleek EH Bildu koalizioari. Bestetik, aisialdi eskaintzan adinarekiko desorekak egon direla azpimarratu dute: "Batez ere herriko bi sektoreengan: edadetuengan eta haurrengan". Era berean, adierazi dute ostalariengan ere, jai-ekimen batzuren kokapenak kezka eragin duela, eta ekitaldi hauek erdigunean egin zitezen eskatu zutela.

Jendearen parte hartzeari dagokionez, arrakastaren gakoa ez dela jaien antolakuntza ona izan adierazi dute: "Jai egitarauaren erakargarritasuna baino Bilboko Aste Nagusiarekin bat ez egitea baizik". Horregatik, Jaietako Batzorde Paritarioaren eredu parte-hartzailearen alde agertu da EAJ. "Sortu zenetik aktiboki parte hartu dugu. Parte hartze foro hau jai irekiago eta anitzagoa lortzeko egokia dela uste dugu. Horregatik, premiazko izaeraz berrhartzeko deialdia egiten dugu". 

Egutegi aldaketaren eztabaida

Jaien data aldaketaz egutegiaren eztabaida ez duela saihestu nahi nabarmendu du EAJk, "beti ere modu lasaian, eraikitzailean, inposaketarik gabe eta pertsona zein gizarte kolektiboen parte hartze zabalarekin geiten baldin bada". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide