JOSU ZABALA (Laudio, 1963) Basalarrina elkarteko kidea da. Beste elkarte batzuekin batera asteburu honetan ospatuko duten Euskal Jaia prestatzen aritu da.
Aurten ere euskal jaia antolatu duzue, zein helbururekin?
Helburua euskarari bultzada ematea eta gure herria urratsez-urrats euskalduna egitea da.
Antzinako herri ohiturek ere lekua izango dute, ezta?
Gure aintzineko ohiturak aintzat hartuz, Alkate hautaketa herritarra burutzen dugu,herriko antolaketa historikoa irudikatuz (Larrazabal,Gardea,Goienuri eta Larra auzoak berreskuratuz).
Egunei eta ekintzei erreparatuta aurten egitaraua hazi egin da...
Bai,helburua euskarari eskaintzen diogun data nagusia ahalik eta erakargarriena egitea da.
Antolaketa lanetan elkarte ezberdinak aritu zarete.Nolako esperientzia izan da?
Oso positiboa. Jaiak Koordinakundea, Aiaraldea.com, Apill, Basalarrina, AEK eta Udala nagusiki baina herriko beste zenbait ekarpen izan dugu. Ondorio nagusia laudio euskaldunerako konpromisoa orokorra dugu. Hurrengo erronka,urte osora zabaltzea.
Zer espero duzue Euskal jaitik?
Egunaz gozatzea eta euskarari gero eta leku gehiago egitea gure ohiko bizimoduan.”Euskal jaia” benetan ”Jai Euskalduna” izatea nahi dugu.
Herritarrei zein mezu zabaldu nahiko zeniokete?
Euskaldunak garela eta euskaraz bizitzeko guztion ekarpena egiteko gonbidapena. ”Dakienak erabiliz eta ez dakienak ikasiz”.