Txari Balado zinegotziak prentsaurreko batean adierazi duenez, Udal erakundearen Hezkuntza, Gazteria eta Berdintasun sailak, alde batetik eta ongizate, kooperazio eta osasun sailak bestetik, ekimen bat egingo dute, beren lan esparruak herriko ikasketa zentruetara helarazteko.
Zinegotziak aipatu duenez, ekimen hau aurreko asteartean, irailaren 16ean, udalerriko ikastetxeen aurrean aurkeztu egin zen. Aurkezpen honetan, bi helburu nagusi aipatu ziren; Alde batetik, udalak dituen bi sail hauek burutzen dituzten programak eskola komunitatearekin egituratzea. Bestetik, ekintza hauen aldeko kanpaina bat burutzea.
Ekimena, aurretik aipatutako sailen lan esparruko lau atal nagusietan banatuta dago; Berdintasuna, Gazteria, Adikzioen prebentzioa eta inteligentzia emozionala. Azkeneko esparru hau martxan ipiniko da lehendabiziko aldiz ikastetxeetan.
Udalak, kanpaina honetan egindako lanaren emaitzak ezagutu nahi ditu, eta horretarako lorontzi batzuk eramango ditu ikastetxeetara. Lorontziak, ikasgeletan ipiniko dira, ikasleek zainduko dituztelarik. Ikasturte bukaeran, landareekin batera, ikasleek programa hauetan ikasitakoa irudikatu egingo dute; esaldiak, hitzak, zein eurek egindako irudiak erabiliz, guzti honekin, esposaketa bat egingo delarik.
Programak.
Udalean diharduten sail ezberdinek beren helburuak programa eta ikastaro ezberdinen bitartez betetzea espero dute. Jarraian dugu zentruetan burutuko diren programen zerrenda.
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzako osasun eta adikzioen prebentzio programa.
Ikasketen aurreko zailtasunen detekzio programa. Programa hau berria da eta Etorkintza erakundeak kudeatuko du. Haur eta Lehen Hezkuntzako irakaslegoari zuzenduta dago
“Baratzean nire lagunekin” programa. Txontxongiloen bitartez bideratuko da. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago eta kideen arteko harremanak lantzea ditu helburu.
“Gurasoen eskola” izeneko orientazio pedagogikoko programa. Izenak berak adierazten duenez, gurasoei zuzenduta dago.
“Begirada” programa. Guraso zein nerabeei zuzenduta. Sare sozialen eta komunikazio tresnen eta hauen inguruko arrisku zein erronkak lantzea ditu helburu programa honek.
“Drogen aurreko prebentzio programa”. LHko azken zikloko eta DBHko ikasle zein gurasoei zuzenduta dago.
Ortzadarrek ere parte hartuko du programa honetan, “Alkohola arriskua” izeneko programarekin.
“Mimo antzerkia”. Programa honek Mimoen antzerkien bitartez, Alkoholaren aurreko prebentzioa landu nahi du. Ekimen hau, DBH, Batxiller eta esparru horietan aritzen diren irakasleei zuzenduta dago.