Bi egunez luzatuko da aurtengo Euskal jaia

Erredakzioa 2014ko ira. 21a, 12:15

Euskararen erabilera sustatzeko aurten ere Euskal Jaia antolatu dute herriko hainbat eragilek. Izan ere, irailaren amaieran aukeratzen zuten antzinako laudioarrek euren alkatea eta beste zenbait kargu Basalarrina esaten zitzaion larrean. Hos, gaur egungo Herriko Plaza inguruetan. Antolatzaileek azaldu dutenez, Laudio osatzen zuten lau auzoetako (Larra, Larrazabal, Olarte eta Goienuriko) biztanleak, bertan zeuden zuhaitz handiaren gerizpean eta harrizko mahaiaren inguruan elkartzen ziren. 

Euskararen erabilera sustatzeko aurten ere Euskal Jaia antolatu dute herriko hainbat eragilek. Aurreneko aldiz, gainera, egitaraua luzatu dute. Izan ere, ostiraletik igandera ekitaldi ezberdinak prestatu dituzte. Irailaren 26an, ostiralean, koplajira abiatuko da herriko plazatik. Ondoren, Uluka taldearen kontzertua egongo da Pio XII kalean. 

Larunbatean izango da Euskararen eguna. 10:00etatik aurrera Laudioko ekoizleen azoka egongo da Pio XII kalean. 12:00etan, berriz, tuntturro joaldun taldekoek diana egingo dute. 12:30ean, aldiz, Nafarroa taldearen eskutik kantu-kalejira egingo da herrian zehar.

Antzinako auzoak, gune

Antzina bezala, herria lau gune edo auzotan bereiztuko dute: Goienuri (Herriko plaza), Larra (Alberto Acero kalea), Larrazabal (Zubiaur) eta Olarte (Zubiko). Gune bakoitzean ekintza ezberdinak egingo dituzte. Horietako bakoitzean herri bazkari bana egongo da, 10 euroren truke. Goienuri gunean haurrentzako herri kiriolak egingo dituzte, Larran bideo festa, Larrazabalen perkusio ikastaroa eta Olarten bertso-hop saioan. Alkatearen hautaketa 19:00etan izango da herriko plazan. Segidan, Oskizola taldearekin dantza-plaza egongo da. Euskararen aldeko festa iluntzerarte luzatuko da, 21:00etan kantu-kalejira abiatuko baita kalez kale. Gauean Izargi taldearekin erromeria egingo dute.

Cup-song grabaketa

Aiaraldea Komunikazio Leihoaren gunea Larra izango da. Hots, Alberto Acero kalea. Ikus-entzunezkoen bidez euskara zabaldu eta sustatzeko "cup-song" bat egitea izango da erronka. Alegia, edalontziekin egiten den perkusio dantza. Horretarako, koreografia azaltzen duen bideoa zabaldu dute. Grabaketa 17:00etan egingo dute, herritar orok parte hartzeko aukera izan dezan. Igandean bukatuko da euskararen aldeo jaia, herriko plazan udal musika bandak eskainiko duen kontzertuarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide