"Hiru gauza espero ditugu gaurko kontzertuan: musika, jaia eta borroka"

Erredakzioa 2014ko ira. 17a, 09:15

XABI ALDAZ (Etxarri, 1979) nafartarrak Kaotiko taldean bateria jotzen du. Gaur Latiorroko jaietan joko dute eta bere azkenengo diskoaren inguruan mintzatu da.

Diskaren izenburuan -EH Calling- buru-hezur eta megafonoak agertzen dira. Euskal Herria hilda dago eta erreakzionatu behar du?

XABI ALDAZ (Etxarri, 1979) nafartarrak Kaotiko taldean bateria jotzen du. Gaur Latiorroko jaietan joko dute eta bere azkenengo diskoaren inguruan mintzatu da.

Diskaren izenburuan -EH Calling- buru-hezur eta megafonoak agertzen dira. Euskal Herria hilda dago eta erreakzionatu behar du?

Diskoaren izenburuak keinua da The Clash taldeko LP izugarriari; Londo Calling. Aldi berean II. Mundu Gerran erabilitako leloa zen faxismoaren aurka. Irratiak igortzen zuen "London Calling".

Kaotikok dio "EH Calling": munduari deitzen diogu aldatzen, transmititzen, borrokatzen eta ondo pasatzen duen Euskal Herritik.

Zein da zuen irakurketa Euskal Herriak bizi duen errealitate berriaren inguruan?

Guk uste dugu egoera berria positiboa dela oro har baina ez dugu zenbait kontu ahaztu behar eta tentsioa galdu. Badirudi hemen ez dela ezer gertatu. Argi izan behar duzu non zauden eta bakarrik aukeratu dezakegu miseria eta independentziaren artean.

Guk, Kaotiko, aspaldi aukeratu genuen eta euskal gizarteak ere.

EH Calling diskoaren abestiak gogorragoak dira? Beste estilo bat landu nahi izan duzue?

Ulertzen dut musikaren esparruan hitz egiten duzula. Ez dugu uste gogorragoa denik, suposatzen dut Jimmy SA-ren ekoizpenak zerikusirik duela baina ez dugu aurreikusi. Horrela egin da eta gustatu zaigu. Kritika oso onak izan ditu eta pozik gaude.

Zer moduz Mortx taldeko baxu-jotzaile berriarekin?

Oso ondo, crack hutsa da. Baxu-jotzailea eta korista! Eta oso lagun ona da. Oso gustura gaude, musikari eta pertsona ona baita.

Diskoan dauden elkarlanari buruz. Nondik dator zuen harremana Fermin Mugurutza eta Xabier Silveira bertsolariarekin?

Fermini hainbat kontu direla lotu gara, gainera adiskidetasuna dago eta gure partetik behintzat errespetu handia. Erreferentea da. Kortaturekin hazi ginen eta Negu Gorriak taldeari esker helduak egin ginen. Euskal Herrian erreferentea da musika esparruan.

Silveirarekin lotzen gaitu Nafarroa eta zenbat konturen inguruan duen ikuspuntuak. Nahiz eta musika ezberdina izan. Gogoko dugu abestiak egiteko eta bizitzeko duen modua. Euskal Herriko beste erreferente bat.

Etorkizunean zeintzuk dira zuen planak, 2015ean adibidez?

Jo ta ke jarraitu! Bideoklip berria kaleratuko dugu eta entsegu lokalean sartuko gara ea zerbait ateratzen den.

2014ko uda errepasatuz, zer espero duzue Latiorroko kontzertuan?

Hiru gauza: musika, jaia eta borroka. Bizi behar dugu ondo pasatuz baina ez dugu gure inguruan gertatzen dena ahaztu behar.

Bukatzeko, heldu berri zaigu Lera, Parabellum taldeko kidea, hil dela eta bera eta Parabellumeko kide guztiak gogoratu nahi ditugu.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide