Red Lotus, Kaotiko, Txapelpunk, Garilak 26 eta Disko Dantza Latiorroko jaien musika eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2014ko ira. 19a, 12:57

Gaur hasiko dira Latiorroko jaiak. Arratsaldeko 19:00etan jaurtiko da txupinazoa, ondoren buruhandiekin batera kalejirari ekiteko. Egitarau oparoa dakarte aurtengo jaiek, hiru egunez luzatuko dena.  

Besteak beste, umeek Nai malabaristarekin gozatzeko aukera izango dute gaur. Horretaz gain, tabernetan eta txosna gunean pintxo-potea eskainiko dute, ostiraletan lege den moduan.

Graffitti erakusketa eta ondoren kontzertuek emango diote amaiera egunari, Red Lotus, Kaotiko eta Disko Dantza ikuskizunekin.

Gaur hasiko dira Latiorroko jaiak. Arratsaldeko 19:00etan jaurtiko da txupinazoa, ondoren buruhandiekin batera kalejirari ekiteko. Egitarau oparoa dakarte aurtengo jaiek, hiru egunez luzatuko dena.  

Besteak beste, umeek Nai malabaristarekin gozatzeko aukera izango dute gaur. Horretaz gain, tabernetan eta txosna gunean pintxo-potea eskainiko dute, ostiraletan lege den moduan. Graffitti erakusketa eta ondoren kontzertuek emango diote amaiera egunari, Red Lotus, Kaotiko eta Disko Dantza ikuskizunekin.

Larunbata goiz hasiko da festazaleentzat. Goizeko 8:00retan mendi martxa egingo dute. 18km inguruko ibilbidea izango da, Pagolar, Santa Marina, Jesuri eta Elorritxugane mendietatik. Goizeko eskaintza gustu orotarikoa: baserritar azoka, umeentzako jolasak, emakumezkoen paleta erakusketa eta igel nahiz pin-pon txapelketa, ondoren herri bazkarian hustutako sabelak betetzeko.

Arratsaldean mus txapelketa, zaldi proba eta txosna gunean pintxo-potea, egunaren muinera Txapelpunk eta Garilak 26ren kontzertuekin heltzeko.

Igandea izango da azken eguna. Larunbatean bezala, goiz jaiki eta 8:00retan ekingo zaio marmitako txapelketari. Tartean herri kirolak eta txapelketaren sari banaketa, ondoren sukaldatutakoaz gozatzeko. Jaien azkeneko txanpan, Bingoa, mountainbike gynkana, Uluka musika taldearen ikuskizuna eta txokolatadaz gozatzeko aukera egongo da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide