Datorren larunbatean, irailaren 13an, antolatuko da Aldai Plazan 11:00etatik aurrera, Play Hockey ekintza berria Arabako Hockey Federazioaren esku, Laudioko Udalaren eta Ganbegi 6-2 Hockey Taldearen laguntzarekin.
Federazioak antolatutako beste ekintzatan bezala, Aiaraldeko ume eta gazteen partaidetza eta kirola ezagutzea dira helburu. Goizean zehar, umeentzako jolasak, partidak eta erakusketak ere egingo dira Ganbegi 6-2 Hockey Taldeko kadete eta haur mailako jokalariekin.
Horrez gain, larunbatean egon ezin direnentzat, datozen asteetako ostegunetan, irailaren 18, 25 eta urriaren 2an 17:30etatik aurrera, eta larunbatetan, irailaren 20, 27 eta urriaren 4an 10:30etatik aurrera, entrenamendu irekiak antolatuko dira Gardeako Udal Hockey Zelaian adin guztietako ume eta gazteek parte hartu dezaten.