"Ernesto Valverderen ideia nirekin kontatzea zen, baina nirea minutuak jokatzea zen"

Erredakzioa 2014ko ira. 21a, 16:12

UNAI ALBIZUA(Laudio, 1989) CD Tenerife taldeko jokalaria izango da 2014/2015 denboraldian, Athleticken bigarren B mailako taldean aritu ostean. Bere helburuen inguruan hitz egin du.

 

CD Tenerifek fitxatu zaitu oraintsu. Eskaintza gehiago izan dituzu baina hau hautatu duzu, zergatik?

UNAI ALBIZUA(Laudio, 1989) CD Tenerife taldeko jokalaria izango da 2014/2015 denboraldian, Athleticken bigarren B mailako taldean aritu ostean. Bere helburuen inguruan hitz egin du.

 

CD Tenerifek fitxatu zaitu oraintsu. Eskaintza gehiago izan dituzu baina hau hautatu duzu, zergatik?

Momentu horretan azaldu zuen interesagatik hautatu nuen CD Tenerife. Alvaro Cerverak, entrenatzaileak, deitu ninduen eta hori izan zen aurrera pausua emateko klabea. Beste klubeetatik ez nuen horrenbesteko interes maila nabaritu.

 

Leku ezberdinetan jokatzeko gaitasuna duzu, entrenatzaileak argitu dizu zer nahi duen zehazki?

Lehen esan bezala, hona etorri baino lehen berarekin hitz egin nuen. Oso argi azaldu zidan zer bilatzen zuen eta ni nintzela bilatzen zuena. Aurre-denboraldiaren zenbait momentutan lateral bezala aritu naiz. Nire postua hori ez den arren bertan jokatzeko gai naiz. Nik dudan abantaila handia hori da: defentsa postuan edozein tokitan joka dezakedala.

 

Hau da kanpora jokatzera joaten zaren lehen aldia. Esperientzia berri hori zer da zuretzat: abantaila edo erronka?

Bereziki erronka bat da. Abantaila batean eraldatzea nire jarreraren araberakoa izango da. Betidanik egon naiz nire etxean eta bertatik alde egitea oso zaila da. Gauza ugari aldatzen dira eguneroko bizitzan eta horiei moldatu beharra dago. Horregatik, erronka bat bezala ikusten dut.

 

Athleticen izan ez dituzun minutuak jokatzera joan zara. Zer sentsazio izan dituzu betiko kluba momentuz uzterakoan? Athleticera itzultzeko gogoz edo agertzen denari aurre egiteko asmoarekin soilik?

Athleticetik alde egitea niretzat erabaki oso zaila izan da. Ernesto Valverderen ideia nirekin kontatzea zen, baina nire ideia minutuak jokatzea zen. Klubak eta nik berdina pentsatzen genuen eta irteera bat bilatu genuen.

Lehenengo egunak oso arraroak izan ziren, Athleticen bigarren plano batean egotetik Tenerifen lehenengo planoan egotera igaro nintzen. Nire ideak berdina izaten jarraitzen du, hemen minutuak jokatu, esperientzia irabazi eta, ahal baldin bada, Athleticera itzuli.

 

Zer moduz zure lehenengo egunak Tenerifen? Lan egiteko eredua desberdina da?

Lehenengo egunak oso zailak izan ziren, dena berria zen eta bakarrik sentitzen nintzen. Momentu oso txarrak pasatu nituen, baina pixkanaka-pixkanaka bizitza estilo berri honetara moldatu naiz. Hala ere han utzi nuen guztia egunero botatzen dut faltan.

Lan egiteko eredua oso ezberdina da. Futbola beste modu batean ulertzen da eta hasieran oso arraroa iruditzen zitzaidan. Momentu askotan nire gorputzak beste gauza batzuk egiteko gogoak ditu, baina gero eta gutxiago.

Bizitza oso bat antzerako eran jokatzen ibili eta gero zaila da modu berri batera moldatzea. Hemen "geldiago" jokatzen da. Jendea gutxiago mugitzen da, askotan badirudi erritmo oso baxuan jokatzen dela.

 

Zeintzuk dira taldearen aurtengo helburuak eta zure ustez dituzen indarguneak?

Helburua, lehenik eta behin, maila mantentzeko beharrezkoak diren puntuak eskuratzea da. Hortik aurrera, gora begiratzea posiblea den heinean saiatuko gara.

Badakigu bigarren maila oso berdindua dagoela eta zailtasun ugari izango ditugula puntuak eskuratzeko eta partiduak irabazteko. Defentsan lan egiteko itzelezko gaitasuna daukagu eta hori nabarmendu egin behar da.

 

Lehenengo mailan ibilitako hainbat taldek jokatzen dute Adelante Liga, zer nolako maila espero duzu?

Lehen esan dudan moduan, maila oso altua espero dut, berdintsua taldeen artean. Hala ere, badira talde potenteagoak, goian egon behar direnak. Horiek izango dira benetako presioa jasoko dutenak.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide