Facebook eta Twitter-en aritzeagatik atxilotu zuten Aitor Martinezek ostegun honetan Entzutegi Nazionalean deklaratu behar du. Ez da Madrilera joan behar, baizik eta Amurrion egingo ditu deklarazioak, baina oraindik, abokatuak ez daki ea interneten bidez egingo dioten galdeketa edo Madriletik hurbilduko den norbait. Arrazoi berberagatik atxilotu zituzten gazte gehienak deklaratu egin dute jada, eta aitor azkenetarikoa da.
Esan bezala, ostegunean deklaratu egin behar du 11:30tan, erregu baten bidez agindu diotenez. Esan beharra dago, Aitorrek oraindik ez dakiela zer leporatzen dioten zehatz-mehatz, epaiketa instrukzio fasean egon arren, ez dizkiote akusazioak zehaztu. Ulertarazi egin diote osteguneko galdeketa ikertu ondoren zehaztuko dutela akusazioa.
Bere twitter kontuan (https://twitter.com/IrauliTaIrabazi) zer edo zer argitaratu egin du gazteak egun hauetan.