Tokiko Gobernu Batzarraren erabilera "maltzur eta makurra" salatu du EAJk

Erredakzioa 2014ko ira. 17a, 09:26

Bilduren udal-gobernuak Tokiko Gobernu Batzarraren erabilera "maltzur eta makurra"  egiten duela salatu du EAJko udal-taldeak. Tokiko Gobernu Batzarrean egondako ordezkapen baten harira egin dituzte adierazpenak. Bilduren gobernu-taldeak Maider Basterra Ibarretxe zinegotzi jeltzalea Bilduko Koldo Zabala Atxa zinegotziagatik ordezkatzea erabaki du, 1983ko alkatetza dekretu baten bidez.

Bilduren udal-gobernuak Tokiko Gobernu Batzarraren erabilera "maltzur eta makurra"  egiten duela salatu du EAJko udal-taldeak. Tokiko Gobernu Batzarrean egondako ordezkapen baten harira egin dituzte adierazpenak. Bilduren gobernu-taldeak Maider Basterra Ibarretxe zinegotzi jeltzalea Bilduko Koldo Zabala Atxa zinegotziagatik ordezkatzea erabaki du, 1983ko alkatetza dekretu baten bidez.

EAJk 2013ko maiatzetik darama Tokiko Gobernu Batzarrean parte hartu gabe. Jeltzaleek bi arrazoiengatik utzi zioten batzar horretan parte hartzeari, euren hitzetan.

Lehen arrazoia: sarritan batzar horretan onartuak izateko puntu garrantzitsuak aurretiaz inolako txosten edo informaziorik eman gabe aurkezten zirela.

Bigarren arrazoia: Bilduk demokraziaren kontzeptu “lizun” bat baliatu duela batzar horietan. Izan ere, jeltzaleek salatutakoaren arabera, Bilduk batzarrean puntu bat aurkezten zuenean eta gehiengoa ez zuela ikusten zuenean puntua beste bilera batean bozkatua izateko gai ordenetik kentzen zuen.

Bilduren erantzuna

EAJk egindako adierazpenen harira, Bilduren udal gobernuak gogorarazi du EAJko zinegotziek 2013ko maiatzetik daramatzatela “astero-astero” egiten den batzar horretara azaldu gabe.

Udal gobernuko kideek adierazi dute abuztuan EAJko taldearekin harremanetan jarri zirela, gobernu-batzarrera bertaratzen ez baziren euren ordezkarietako bat Bilduko ordezkari batengatik ordezkatuko zutela jakinarazteko. Dena dela, gobernu taldetik azpimarratu dute EAJko kideak edozein momentutan itzuli daitezkeela gobernu-batzarrera, hala nahi badute, eta gogorarazi dute alkatearen eskumena dela tokiko gobernu batzarrean parte hartzen duten pertsonak izendatzea.

Hortaz gain, Bildutik adierazi dute “gezur hutsa” dela EAJk egindako salaketa. Gobernu taldeko kideen hitzetan, behin baino ez da gertatu puntu bat gai ordenetik kentzea, eta oso bestelako arrazoi batengatik izan zela gaineratu dute. “Aktetan begiratzea baino ez dago”, ziurtatu dute Bilduko zinegotziek.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide