Laudioko Udalak iragarri du bere ustez legea betetzen duela eta ondorioz apelazioa aurkeztuko duela Administrazioarekiko auzi-prozesu epaitegiak helarazitako erabakiaren aurka.
Bestalde, Laudioko Udal Gobernu Taldeak salatu du epailearen ebazpena inposaketa antidemokratikoa dela eta ez dela lehen aldia hori gertatzen dela, Pablo Gorostiaga pregoilari izateko debekua gogoratu duelarik.
Bilduk adiera du: “Zenbaitek euren bulego grisetatik eskuratzen dute herritarrek ematen ez dieten hori.”
Egoerari aurre egiteko udalak aurreratu du herriko eragile politiko, sindikal eta sozialekin batzartuko dela herri gisa erantzuteko.
Bukatzeko deialdia egin du: “laudioarron eta euskal herritarron erabakitzeko ahalmena errespetatua izan dadin, inolako injerentzia edota mehatxurik gabe.”