EAJk argitara eman du aurrekontuen onarpenean Bildurekin sinatutako dokumentua

Erredakzioa 2014ko ira. 15a, 10:30

EAJk argitara eman du aurrekontuen onarpenean Bildurekin sinatutako dokumentua. Dokumentu horretan bi alderdi politikoek aurrekontuen onarpenarekin hartutako zenbait konpromiso biltzen dira.

Apirilean onartu ziren 2014ko aurrekontuak: OMNIAk eta PPK aurka bozkatu zuten eta PSE-EE eta EAJ, berriz, abstenitu. Bildu izan zen aurrekontuen alde bozkatu zuen alderdi bakarra. Hala ere, jeltzaleek azaldu dute aurtengoa aurrekontuen onarpena ahalbidetzen duten hirugarren urtea dela; aipatutako konpromiso-dokumentua sinatuta, aurka bozkatu ordez abstenitu egin zirelako.

EAJk argitara eman du aurrekontuen onarpenean Bildurekin sinatutako dokumentua. Dokumentu horretan bi alderdi politikoek aurrekontuen onarpenarekin hartutako zenbait konpromiso biltzen dira.

Apirilean onartu ziren 2014ko aurrekontuak: OMNIAk eta PPK aurka bozkatu zuten eta PSE-EE eta EAJ, berriz, abstenitu. Bildu izan zen aurrekontuen alde bozkatu zuen alderdi bakarra. Hala ere, jeltzaleek azaldu dute aurtengoa aurrekontuen onarpena ahalbidetzen duten hirugarren urtea dela; aipatutako konpromiso-dokumentua sinatuta, aurka bozkatu ordez abstenitu egin zirelako. Hala, alderdiko zinegotziek gogorarazi dute Ezker Abertzaleak “historikoki” ez duela inoiz halakorik egin, “boikotean oinarritutako politika” baliatu duelako, “bere erantzukizun politiko ezarekin eta eginbehar faltarekin”.

Ezkerreko argazkiaren azpian klikatutako irakurri daiteke konpromisoen dokumentua bere osotasunean.

Akordioaren betetzearekin, “erlatiboki pozik”

Akordio horretan jasotzen ziren konpromisoen betetzea “zuzena” izan da gobernu taldearen partetik, EAJren hitzetan, “hobetu ahalko litzatekeen arren”. “Erlatiboki pozik gaude”, adierazi du Mikel Lasa zinegotzi jeltzaleak. Hala ere, Lasak azpimarratu du gobernu taldeak ez duela hanka sartu, “ez duelako ezer egin”; eta gaineratu du lege-agintaldia “Laudioko historiako lauena” izan dela.

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide