2015ean ekingo zaio Aldaikoerrekako saneamendua konpontzeari

Erredakzioa 2014ko ira. 14a, 11:30

Laudioko Lamuza Multzoko Urbanizazio Obra-Lanen lehen fasea onartu da azken Udal Osoko bilkuran. Lehen fase horretan Aldaikoerrekako erreka zatiaren saneamendu sarea berreskuratzea aurreikusten da, Koldo Zabala zinegotziak azaldutakoaren arabera.

Laudioko Lamuza Multzoko Urbanizazio Obra-Lanen lehen fasea onartu da azken Udal Osoko bilkuran. Lehen fase horretan Aldaikoerrekako erreka zatiaren saneamendu sarea berreskuratzea aurreikusten da, Koldo Zabala zinegotziak azaldutakoaren arabera.

Erreka Lamuza Parkea zeharkatu eta Lamuza plazara iristean lurpean sartzen da, gero Nerbioi ibaian sartzeko. Errekaren saneamendu sarea, baina, aspaldidanik izorratua dago. Horrek hainbat arazo sortzen ditu: ur fekalak noizbehinka errekan isurtzea edota uda partean erreka ur korronterik gabe geratzea eta, ondorioz, usain txarrak hedatzea.

Zabalak azaldu du jatorrizko proiektua Arabako Foru Aldundiak egingo zuela eta 3 milioi euroko aurrekontua zuela, “PP 2011an diputazioan sartu zenean, baina, partida hori kendu egin zen”. Gauzak hala, beste finantziazio bide bat bilatu behar izan zuen Udalak eta, foru planaren bidez herriko bi obra finantzatu zitzakeela ikusirik, Lamuza multzoko lehen fasearena plan horren bidez finantzatzea erabaki zuen, 1.29 milioi euroko aurrekontuarekin. Zabalak salatu du “Aldundiaren utzikeriagatik” sartu behar izan zutela obra foru planaren baitan, “Aldundiak berez egin behar zuen proiektu bat delako”. Hortaz gain, zinegotziak gaineratu du jatorrizko proiektuan Lamuza Parkeko Kasinoaren eta Musika Etxearen eta Ugarteko dorretxearen emergentzia plana ere sartzen zirela.

Behin lehen fasea plan horren baitan sartuta, obren kostuaren zati bat bere gain hartu beharko du udalak. Zabalak Osoko Bilkuran zehaztutakoaren arabera, udalak %10a ordaindu beharko du. Gainontzeko %90a Foru Aldundiaren esku geratuko da.

2015ean hasi
Proiektuaren lehen fasea OMNIA, PSE-EE, PP eta BILDUren botoekin onartu zen. EAJ abstenitu egin zen, proiektuarekin ados egon arren, dokumentazio tekniko gehiago jasotzea gustatuko litzaiokeelako. Lehen fasea onartuta, udazkenean pleguen prestaketarekin hasiko direla aurreratu du Zabalak, eta gaineratu du obraren esleipena datorren urtearen hasieran egitea espero dutela, eta jarraian obrei ekitea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide