"Euskara betidanik maite izan dut gure herriaren hizkuntza delako"

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2014ko ira. 15a, 11:51

LORENA ALLENDEk (Laudio, 1987) euskaraz ikasi zuen baina hizkuntza ez erabiltzearen ondorioz galtzen hasi zen. Hori konpontzeko ahalegin ezberdinak egin ditu eta euskaltegira joan ez ezik Foruako Barnetegian ere parte hartu du. Bere esperientzia eta motibazioak azaldu ditu.

Noiz hasi zinen euskara ikasten?

Txikitatik harremana izan dut euskararekin, eskola garaitik. Euskara ez da nire ama hizkuntza izan baina betidanik nigandik oso gertu sentitu dut. Baina urte batzuk ikasi gabe egoteagatik eta ez erabiltzeagatik, hizkuntza galtzen hasi nintzen. Orain dela urte batzuk horretaz ohartu nintzenean, euskaltegian izena eman nuen euskara berreskuratzeko.


Zerk bultzatu zintuen euskara ikastera?

Euskara betidanik maite izan dut gure herriaren hizkuntza delako. Orain eta etorkizunean nire bizitza euskaraz egin ahal izatea da nire helburuetako bat. Hori dela eta euskara ikastera animatu nintzen.


Nola definituko zenuke orain arteko  esperientzia euskarekiko?

Orain arteko esperientziaoso ona izan da. Euskaltegiko giroa ezin hobea da, pilo bat ikasten dugu eta pertsona asko ezagutu ditut. Gure taldea oso heterogeneoa da, bertan adin eta interes ezberdinetako jendea dago eta hori oso aberasgarria da. Klaseak dinamikoak, parte hartzaileak eta dibertigarriak dira, primeran pasatzen dugu.

Orain dela gutxi, euskara maila hobetzeko barnetegi batean parte hartu dut. Euskal Herriko txoko ezberdinetako lagunekin astebete eman dut Forua herrian. Goiz zein arratsaldetan euskara klaseak izan ditugu baina barnetegiak ez du bakarrik hizkuntza ikasteko balio izan, baizik eta jendea eta lekuak ezagutzeko, gure herriko kultura bizitzeko, eta euskarazko harremanak egiteko, besteak beste.

Norbanakoen esperientziak elkartrukatzeko esperientzia ederra izan da eta oso ondo pasatu dut. Berriro ere bertara animatuko nintzateke zalantzarik gabe.


Zergatik aukeratu zenuen aek?

Euskara betidaneik AEK pertsona helduen euskarazko alfabetizaziorako sortu izan zen eta gure herriaren eta horren parte den euskararen alde lan ederra egin izan du sortu zenetik. Euskaltegiak sare euskalduna sortzen du herrian eta sare horretako pertsona askok bertan matrikulatzea gomendatu zidan. Giro alaia, parte hartzailea, anitza, dinamikoa eta hurbila eskaintzen du euskaltegiak. Euskaltegiko bertako ekintzak ez ezik, herriko beste espazioetan ere beste dinamika batzuk egiten ditugu, adibidez, ostegunetan pintxo- potera ateratzen gara pintxoen artean euskara kalera ateratzeko, euskaltegiko afariak antolatzen ditugu, korrikaren antolakuntzan ere modu aktiboan parte hartzeko aukera dugu ekintza ezberdinen bidez…



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide