Administrazioarekiko auzi-prozesu epaitegiak espainiar ikurra udaletxeko balkoian jartzeko agindu du

Erredakzioa 2014ko ira. 15a, 11:51

Hedabideek zabaldu dute Gasteizko Administrazioarekiko auzi-prozesu epaitegiak Natxo Urkixo Laudioko alkatea ohartarazi duela espainiar ikurraren kokapena dela eta.

Mónica Basurto epaileak adierazi dio Udalari espainiar ikurra Udaletxearen balkoian jarri behar duela. Agindua bete ezean epaileak jakinarazi dio Natxo Urkixori desobedientzia delitua egin eta ondorioz izuna jaso dezakeela.

Hau da alkatea pertsonalki ohartarazi duten lehen aldia espainiar ikurraren auziaren harira.

Helegitea aurkezteko aukera badu ere, epaileak hilabeteko epea eman dio Udalari ikurra balkoian jartzeko.

Azkenengo epai hori Carlos Urquijoren ekimena dela eta gauzatu da.

Espainiar ikurra udaletxean

2008an espainiar ikurra jartzeko agindua eman zion epaitegi batek Laudioko Udalari. Udalak ikurrina balkoitik kendu eta eraikinaren goiko partean jarri zituen espainiar ikurra eta ikurrina.

Irailaren 2an Gasteizko Administrazioarekiko auzi-prozesu epaitegiak balkoian ikusgai jartzeko behartu du Udala.

Udalaren erantzuna

Laudioko Udal taldeak sakonki hausnartuko du agindua eta eman dezakeen erantzuna eta ostiralean azalduko du bere jarrera, Bilduk ostiraletan egin ohi duen prentsaurrekoan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide