Datorren irailaren 17an hastekoak dira ArteOn eskolaniaren entseguak. Saioak egiteko bi talde osatuko dira. Batean 2006an edo lehenago jaiotako gazteak arituko dira. Bigarrenean, berriz, 2007, 2008 eta 2009 urteetan jaiotakoak.
Lehen taldeak 16:00etatik 17:30era izango du entsegua; eta 17:30etik 18:30era bigarrenak. Bi saioak asteazkenero egingo dira, Laudioko udaletxe zaharreko osoko bilkuren aretoan, eta animatzen den gazte orori zuzenduak daude. Dena den, Eskolaniatik adierazi dute ordutegiak malguak direla, eta jendearen ordutegien arabera moldatu daitezkeela.
Eskolaniarekin kontaktuan jartzeko 689.885.073 telefonora deitu edo fundacionarteon@gmail.com helbidera posta elektroniko bat bidali daiteke.
Iaz jarri zen martxan Eskolania lehenbiziko aldiz, ArteOn Fundazioaren eta Santa Luzia abesbatzaren ekimenez; eta aurtengoa bigarren ikasturtea izango da.