Gometeguiko zuzendaritzak lekualdatze EEE bat aurkeztuko du

Erredakzioa 2014ko ira. 10a, 13:52

Gometeguiko zuzendaritzak lekualdatze  EEE (Enplegua Erregulatzeko Expedientea) bat aurkeztuko duela iragarri dio Enpresa Batzordeari. ERE horren bidez, Laudioko 30 langile Polonian duen lantegira bidaltzea da zuzendaritzaren asmoa. Beste 35 Etxebarri eta Bikaldeko (Bizkaia) lantegietara joango lirateke. Laudion, 105 langiletik 40 baino ez lirateke geratuko. 

Gometeguiko zuzendaritzak lekualdatze  ERE bat aurkeztuko duela iragarri dio Enpresa Batzordeari. ERE horren bidez, Laudioko 30 langile Polonian duen lantegira bidaltzea da zuzendaritzaren asmoa. Beste 35 Etxebarri eta Bikaldeko (Bizkaia) lantegietara joango lirateke. Laudion, 105 langiletik 40 baino ez lirateke geratuko. 

Gometeguiko zuzendaritzak lekualdatze ERE bat aurkeztuko duela iragarri dio enpresa batzordeari. Laudiokoa da Gometeguik orain arte izan duen lantegi bakarra, baina orain beste hiru lantegi irekitzeko asmoa dauka zuzendaritzak: Etxebarri eta Bikalden (Bizkaia) bana egongo lirateke, eta Polonian hirugarrena. Laudioko 105 langileak lau fabriken artean banatuko lirateke: 40 geratuko lirateke Laudion, 35 Bikalde eta Etxebarrira joan beharko lirateke eta beste 30ak, berriz, Poloniara.

Lantegi berriak ez lirateke Laudioko fabrika kontrolatzen duen enpresa beraren eskuetan egongo. Zuzendaritzat bi enpresa berri sortzeko asmoa dauka: bat Etxebarri eta Bikaldeko lantegiak kontrolatzeko eta beste bat Poloniakoa kontrolatzeko.

Dena dela, informazioa “zehaztugabea” dela azpimarratu du LABeko kide den Ander Erkorekak, “enpresak bere asmoak mantentzen ditu, baina eskaini duen dokumentazioa eskasa da”. Dokumentazio horren arabera, baina, Gometeguiren jarduera nagusia Poloniako enpresan egongo litzatekeela azaldu du delegatuak. ELAko ordekaria den Mikel Olazabalek, berriz, azpimarratu du ez dakitela ziur benetako plana hori den edo ez. “Shock moduko bat ere izan daiteke, gero langileen eskubideak errazago murriztu ahal izateko”.

Polonian lantegi berri bat irekiko dela, baina, ziurra dela azaldu du Erkorekak, “enpresak herrialde hartako lantegi bat erosi baitu jada”. Horretaz gain, azken negoziazio bileran Poloniako gobernuarekin akordio bat egina zutela helarazi zieten Batzordeko kideei. Zuzendaritzak Poloniako lantegiaren kontua lan-hitzarmenaren aurka “xantaia” egiteko baliatuko duenaren susmoa dute Batzordeko kideek. “Enpresako lan-hitzarmena 2015ean bukatzen da, eta Poloniako ekoizpena merkeagoa dela argudiatuta zuzendaritzak presioa sartu ahal izango luke langileen eskubideak okertzeko”.

Mobilizazioak
Informazio falta medio, langileen artean “urduritasun asko” dagoela azpimarratu du Olazabalek. Gauzak hala, uztailean greba abiatzekotan egon ziren, baina zuzendaritzarekin negoziatzeko akordio batera iritsi zirenez bertan behera utzi zuten deialdia. Hala ere, Batzordetik salatu dute zuzendaritzak ez duela negoziazio osoan zehar aurpegirik eman; “abokatu ekonomista bat aritu da gurekin hitz egiten, zuzendaritzakoak ez dira bertaratu ere egin”, azaldu du Erkorekak. Gauzak hala, Poloniako lantegiari begirako zenbait exijentzia helarazi dizkio Batzordeak zuzendaritzari: Gometegui enpresa bakarra izaten jarraitzea eta langileak Poloniara joatera ez derrigortzea.

EREaren albistea jasota, langileek asanblada egingo dute gaur (irailak 10) arratsaldean, eta datorren astean mobilizazioak egiten hasi daitezkeela aurreikusi dute. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide