Pagotxen merkatua kalean, asteburuan zehar, 30 denden parte hartzearekin

Erredakzioa 2014ko ira. 5a, 10:41

APILL-ek Pagotxen Merkatua antolatu du gaurko (irailak 5) eta biharko, Laudioko Udalaren laguntzarekin. Herriko hainbat dendek kalera aterako dituzte euren produktuak, eta ohiko prezioetan baino merkeago eskainiko dituzte. 

APILL-ek Pagotxen Merkatua antolatu du gaurko (irailak 5) eta biharko, Laudioko Udalaren laguntzarekin. Herriko hainbat dendek kalera aterako dituzte euren produktuak, eta ohiko prezioetan baino merkeago eskainiko dituzte. 

Orotara 30 izango dira ekimenean parte hartuko duten komertzioak: AIRABIKE, ARES, BOGGA, CALZADOS KARAM, CALZADOS ROIZ, CAN CAN (Herriko Plazan), CAN CAN (Zumalakarregi kalean), CHAROL, CRYSIS, EZ&BAI, GLOSS, JOYERÍA J. PUJANA, JOYERÍA LAMBARRI, KASKIBEL, KUKUMA, LENCERIA Y NIÑOS AURORI, LUYANDO, ÓPTICOS, MERCERÍA LENCERÍA ELO, MODIMEL, MONAI, OLYMPUS KIROL DENDA, LOREA perfume-denda, SELENE, SEVER CALZADOS, STILLETO, TRECE13, TRENPEA, TXIMELETA, UNAN JANTZI DENDA, “LEVIS”, NOBUCK zapata-denda. ECOMOBEL ESTILO, ELECTRODOMÉSTICOS IZASKUN eta NATTEX DESCANSO 

Denda guztiak larunbat eta igandean egongo dira kalean, egun osoan zehar. GOROSTIDI IDEAS, berriz, ostiralean soilik egongo da, Aldai Plazan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide