Berakatz Eguna: ahanzturari lapurtutako ohitura

Erredakzioa 2014ko abu. 27a, 08:26

Untzueta Dantza Taldeari esker Berakatz Eguna galdu ez den jaia da. 1997. urtean berreskuratu zuten ohitura koadrilen eta ezagunen laguntzaren bitartez eta osasun handiko ospakizuna da egun. Erlijiotik urrun sortutako jaia da Berakatz Eguna.

Untzueta Dantza Taldeari esker Berakatz Eguna galdu ez den jaia da. 1997. urtean berreskuratu zuten ohitura koadrilen eta ezagunen laguntzaren bitartez eta osasun handiko ospakizuna da egun. Erlijiotik urrun sortutako jaia da Berakatz Eguna.

Jaien ostean ospatzen zen -gaur ez bezala- eta berakatz zopa bazkaltzen zuten Laudioko herritarrek gehiegikerien zantzuak ezabatzeko, Felix Mugurutza historialariaren hitzetan. Historialariak azaldu du “herritarren jai “askeena” zela eta gazteen jai-nahi aseezina hobekien biltzen zuena. Gainera, Laudion, markesaren jauregiko zerbitzarien -neskena batez ere- eguna zen: jaia ematen zieten eta Sanrokeak ospatzeko zuten egun bakarra

Moldaketak

Ohitura, hala ere, apurka-apurka galduz joan zen XX. mendeko 60. hamarkadan. Arantza Sautua Untzueta Dantza Taldeko kideak azaldu du jaia berreskuratu ez ezik, moldatu dutela; aspaldi jaian egiten den soka eta aurreskua mutilek gidatzen bazuten, nesken esku ere geratu da. Ardura hori tartekatzen dute: urte batzuetan mutilak, besteetan neskak buru direlarik.

Egindako beste moldaketa da astotxoaren kalejira. Antzina zabor biltzaile bakarra zegoen herrian eta bere jaieguna Kofradiaren egunaren ostean zen. Egun horretan astoa eta gurdia apaindurik, txistulariekin eta festazaleekin ateratzen zen herritik ospatzera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide