Ardi Beltza egitasmoa aurkeztu dute, "Laudion gauzak alda daitezen"

Erredakzioa 2014ko abu. 28a, 09:30

“Ardi beltza artaldea jarraitzeaz aspertua dago. Bere bidea hastea erabaki du eta Laudion gauzak alda daitezen eragitea”. Hala aurkeztu du bere burua Ardi Beltza egitasmoak, Laudioko jaietan banatutako kartel eta pegatinen bidez.

“Ardi beltza artaldea jarraitzeaz aspertua dago. Bere bidea hastea erabaki du eta Laudion gauzak alda daitezen eragitea”. Hala aurkeztu du bere burua Ardi Beltza egitasmoak, Laudioko jaietan banatutako kartel eta pegatinen bidez.

 Egitasmoko kideek “gauzak egiteko beste modu bat” dagoela uste dute, eta euren iritzia kontuan hartu dadila eta euren ahotsa entzun dadila nahi dute. “Laudioko biztanleek azpiegiturez, zerbitzuez... gozatzeko eskubidea” dutela aldarrikatu dute herrian zehar jarritako karteletan, eta gaineratu dute ez dela “lan erraza” izango, baina “guztien artean” lor dezaketela.

 Jai-koadrilen artean banatutako pegatinetan, berriz, salaketa mezu zehatzago bat helarazi dute: “Zuzenbide master bat izan behar da diru-laguntzak eskatu ahal izateko?”.

 Bukatzeko, galdera bat helarazi diete herritarrei: “Zu ere ardi beltza zara?”. Galderarekin batera, eurekin kontaktuan jartzeko sare sozialak aipatu dituzte. Facebooken (Laudio Ardi Beltz) eta Twiterren (@LaudioArdiBeltz) dituzte kontuak. Laster egitasmoaren inguruko informazio gehiago zabalduko dutela adierazi dute.   

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide