“Jendea gogotsu joaten da Erroketxuren erreketara, 700 kandelak berehala banatzen ditugu”

Erredakzioa 2014ko abu. 27a, 07:08

Luisma Tome Ñoralako kidea da. 2000tik hona Ñorala izan daLaudioko Jaiei amaiera emateko Erroke Deunaren txakurraren erreketa antolatu duen koadrila, baina ohitura lehenagotik datorrela azaldu du Tomek.

Nondik dator San Rokeren txakurra erretzearen ohitura?

Luisma Tome Ñoralako kidea da. 2000tik hona Ñorala izan da Erroke Deunaren txakurraren erreketa antolatu duen koadrila, baina ohitura lehenagotik datorrela azaldu du Tomek.

Nondik dator San Rokeren txakurra erretzearen ohitura?

1981 urtea aldera hasi zen egiten. Alaiak koadrilako Kike Tesorero izan zen sustatzaile nagusia. Ez dakit nola bururatu zitzaien, herriren batean antzeko zerbait ikusiko zuten edo. Tonbolakoei pelutxezko txakur txiki bat eskatu zieten koadrilakoek eta hala egin zuten, ekintza egitarauaren barruan sartua ez zegoen arren. Gero txakurraren erreketa hamar urtez egon zen egin gabe.

Eta nola berreskuratu zen?

1991 urtea aldera Txintxarria koadrila hasi zen erreketa antolatzen. Goizeko ordubatetan erretzen zuten txakurra, eta 2000. urtera arte egon ziren ekitaldia antolatzen – urteren batean ez zen egin, baina orokorrean jarraikortasun bat mantendu zuen ohiturak-. 2001. urtean Ñoralakook hartu genuen erreketa antolatzearen ardura.

Aldaketarik izan du erreketak urte hauetan zehar edo eskema berdintsua jarraitu du?

 Eskema gutxi gora behera berdina izan da beti. Kalejira bat egiten da txakurra erretzen den tokiraino. Gu antolatzen hasi ginenean 500 kandela banatzen genituen herritarren artean, orain 700 banatzen ditugu, eta aurrekontuak gehiagorako ematen ez duelako.

Erretzen den txakurra pelutxezkoa da. San Rokeren txakurraren bina eskultura erre ziren bere garaian, baina hirugarrena erre gabe mantentzea erabaki zen, oso garestia zelako.

Jaietako azken ekitaldia izanik, nolakoa da jendeak erreketari egiten dion harrera?

Hamar minutu baino ez ditugu behar jendearen artean 700 kandela banatzeko. Jendeak gogotsu itxaroten du erreketa. Badago bertaratzen ez den jendea, hurrengo eguna laneguna delako; baina orokorrean gogotsu itxaroten den ekitaldia da, ume txikien kasuan batez ere. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide