Datorren asteko asteazkenera arte ez da Laudioko Jaien bigarren txanpa hasiko. Hala ere, festak ez du etenik herrian, asteburu honetan San Bartolomeko jaiak ospatuko baitira San Martin auzoan.
Bihar (larunbata) hasiko dira festak. Goizeko hamarretan izango da txupinazoa, eta goizaldeko ordubietara arte luzatuko da festa. Tartean makina bat ekintza egingo dituzte auzoan: tortila txapelketa, ezkondu eta ezkongabeen arteko futbol partida, globoflexia, haurrentzako animazioa, idi-probak, erromeria...
Larunbateko egitarau osoa ikusgai hemen.
Igandean ere makina bat ekintza egongo dira. Eguerdiko hamabietan Auto Klasikoen VI. Topaketa egingo da, eta ondoren Euskal Eskontza eta Herri bazkaria egongo dira. Antolatzaileek baserritarrez jantzita bertaratzeko deia egin dute.
Mus txapelketa, marrazki lehiaketa, apar-jaia, erromeria, herri krosa... egitarau oparoa izango da baita igandekoa. Zezen mekanikoa izango da azken ekintza, 21:00etan, eta handik bi ordura jaurtiko da jaien amaierako suziria.
Igandeko egitarau osoa ikusgai hemen.